Luis eta Gene oso ezagunak dira Argixaon, Urolaren zaletu finak baitira. Luisek 14 urte daramatza Urolan delegatu lanean eta emaztea ahal duen partida guztiak ikustera joaten da.
Luisen ustez, delegatu lana ez da gogorra, baina herrietako futbol taldeen etorkizuna ez du batere ondo ikusten. “Lehen, jokalariak lortzeko txapelketak antolatzen genituenean, 300 gazte aurkezten ziren. Egun, 60 aurkezten dira eta ez dugu non aukeratu. Gauzek dauden horretan jarraitzen badute, ezingo ditugu orain arte izan ditugun talde guztiak mantendu.
-Zer izan nahi zenuen umetan?
Ez genuen horretan pentsatzen. Jaio nintzen herrian ikastetik lan egitera pasatzen ginen eta kito.
-Aisialdian zer egitea atsegin duzu?
Telebista ikustea, ibiltzea eta Argixaora igotzea.
-Bizitzeko toki bat?
Denoi gustatuko litzaiguke kostaldean bizitzea, baina Zumarragan ere primeran bizi gara.
-Urolan ikusi duzun jokalaririk onena?
Alberto Alejandro.
-Clemente ala Toshack?
Bat aukeratzekotan, Toshack.
-Argixaoko kantina ala Donostiako taberna bateko terraza?
Argixao ingurura joateak asko animatzen nau. Jende askok bertan bizi naizela uste du.
-Salamanca ala Reala?
Salamankarra naizenez, Salamanca taldea gustukoa dut, baina nire taldea Reala da.
-Realeko jokalaririk gustukoenak?
Xabi Alonso eta Javi De Pedro.
-Lehengo gazteak ala oraingoak?
Lehengoak zintzoagoak ziren.
-Ba al dago Urola ondo arbitratu duen arbitrorik?
Arbitro kontua oso gaizki dago maila guztietan. Urolarekin, aurten, bereziki gaizki ibili dira.
– “Hooligan” batekin ezkonduta al zaude?
Emazteari futbola gustatzen zaio, baina zelaian talde bakarra ikusten du. Ezin dugu partida bat elkarrekin ikusi, beti Urolaren alde egiten baitu.
-Bigotea mozteko asmorik ba al duzu?
Ez dut inongo asmorik. Ezkontzeko moztu nuen eta ez dut berriro moztuko.
-Ilehoriak ala beltzaranak?
Beltzaran batekin ezkonduta nago, baina ilehoriak ere gustuko ditut.
-Egindako azken oparia?
Emazteari oparitu nizkion kartera eta lepokoa.
-Eta jasotakoa?
Alabak oparitutako nezeserra.
-Data bat?
Ezkontza eguna: 1982eko urriaren 10a.
-Neska eta mutil izen bana?
Naiara eta Eneko.
-Zein egunkari irakurtzen duzu?
Diario Vasco.
-Gustuko telebista saioa?
Kirol emankizunak, lehiaketak eta dokumentalak (lehenengo La2-ekoak ikusten ditut eta, ondoren, ETB1ekoak).
-Bereziki gorroto duzuna?
“Kotilleo”-koak ez ditut atsegin, baina gorroto ere ez.
-Liburu bat?
Ez dut irakurtzeko ohiturarik.
-Filme bat?
“Juana la Loca”.
-Gustuko abestia?
Lehen denak atsegin nituen, egun ez dut musika jarraitzen.
-Soinu bat?
Arbitroaren txistuaren soinua partida amaieran, Urolak partida irabazten duenetan.
-Usain bat?
Larrosarena.
-Janari bat?
Janari guztiak atsegin ditut. Emazteari berak okerrago kuzinatuko balu hobe izango litzatekeela esaten diot.
-Ura ala…
Lehen poteatzea gustukoa nuen, baina orain ura edaten dut.