Itxuran esaldi arrunt eta aseptikoa dirudien arren komunikabidegehienek daramaten ideologia ezkutatzen da mezu horren atzean.Esaten digu, aizu igoal zaigu nola pentsatzen duzun, zeinalderditakoa zaren eta zein iritzi daukazun baina, informa zaitez.Erosi gure periodikoa, guk emango dizugu jaten. Iritziak etapentsamendua gauza subjektiboak dira, pertsonari dagozkionak bainainformazioa beti da inpartziala eta bakarra.
Mezu honen atzean bi ideia daude:
Batetik, pentsatzea eta informatua izatea desberdindu eta banatuegiten ditu. Garrantzia duena informatzea da, datuak izatea eta aldizez da hain inportantea iritzi propioa izatea, eta informazioainterpretatzen jakitea. Hau da, kritikarik, interpretaziorik gabe etairagazkirik izango ez duten informazio-irensleak izan gaitezen nahidute komunikabideek; informazio kontsumitzaile hutsak.
Eta, hau Informazio Gizartearen gaitz handienetako bat da, izan ere,nahiz eta teknologia berrien bitartez sekula baino informaziogehiago eskura izan inoiz baino galduagoak eta desinformatuagoakgaude. Gehiegizko datu eta informazioen itsasoan naufrago bihurtugara eta berdin dio nondik jotzen duen haizeak portua non duen ezdakienarentzat. Izen-abizenak dituzten mass media eta agentziahandiek markatzen dute zertaz informatu behar dugun, noiz eta nola.Inor gogoratzen al da orain Argentinako "caceloradez"?Afganistango emakumeez ? txetxenoez ? Hutu eta tutsiez? Gurememorietatik eta tertulietatik ihes egin dute jada honelakoalbisteek, berrien merkatuan ez baitute lehen bezala kotizatzen.
Bestetik, beste gezur handi bat ere badakar arestian aipatutakomezuak, informazioa inpartziala eta neutrala delako ideia, hain zuzenere. Eta hori gezur hutsa da. Denok dakigu berri bat manipulatudaitekeela, berri arrunta dena boom informatibo bihurtu etaeskandalua dena komentario xume bilakatu. Berririk ez badago,berriz, lasai, asmatu egiten da eta kito.
EEBBen ekintzak eskuhartze militarra edo terrorismoa izan daitezke,alderdi politiko bat nazionalista espainiarra edo ez-nazionalistaizan daiteke eta inkesta batean euskal herritarren %45independentziaren aurka dagoela esan daiteke edo %55 alde dagoelanabarmendu. Eta segun periodikoa zein ideologia eta pentsamendu duen,aukera bat edo beste bat hartzen du eta kito. Informazioa inpartzialaeta neutroa izan daitekeela esatea, kontua eta mozorroa besterik ezda. Nork agurtzen du telediarioa "así son las cosas y asíse las hemos contado bezalakoekin?".
Gustukoa dut gai honen inguruan Sarrionaindiak dioena: Batzuk /egunkarian / munduan gertatzen den guzia / irakurtzen dute / eta /munduan gertatzen den guzia / munduan gertatzen den guzia / delasinesten dute / Batzutan / haizeak / egunkariaren orriak / astintzenditu / banderak bailiren.
Inoiz eta sekula baino informazio gehiago dugu eskuragarri, bainagure jakintza handitu, gure iritziak osatu eta inguratzengaituenarekin kritikoagoak izateko erabili beharrean, inoizbaino tontoago jokatzen dugu. Nahiago dut zalantzaz, galderaz etabidezidorretan galdurik dabilen pertsona izan, karril bakarrekoinformazio autopistetan eroso ibiltzea baino.
Eta bukatzeko aholku bat: Infórmate comoquieras, pero piensa.
Josu Aztiria