Herrira itzuli zenean, lagun batek Santa Isabeletako bazkarira bere mutilagunaren lagun batekin igotzea proposatu zion. Urte pare bat beranduago, mutil harekin ezkondu zen eta hiru seme-alaba izan dituzte.
Duela 23 urte, Amparok eta La Salleko ikasle ohien elkarteko lagunek Oargik utzitako lekukoa hartu zuten eta danborrada eta errege kabalgata antolatzen hasi ziren. Amparo, lan honi esker dugu ezaguna batez ere bi herriotan. “Danborrada antolatzeak lan handia ematen du, baina, aldi berean, oso pozgarria da. Urtero jantziak prestatu behar dira, abesti berriak prestatu… Aurten, adibidez, Donostiako Martxa eta Polka joko ditugu lehenengoz.
Danborrada antolatzeaz gain, haurrak asko atsegin dituenez, duela 16 urte La Sallen ludoteka bat prestatzea erabaki zuen. “Drogen inguruko hitzaldi batzuk izan ziren eta, haien ondoren, drogomenpekotasunen prebentzioa bultzatzeko zer edo zer egitea erabaki genuen”.
-Zer izan nahi zenuen umetan?
Ez dut gogoratzen, baina beranduago moja izateko zorian izan nintzen.
-Aisialdian zer egitea atsegin duzu?
Haurrentzako ekitaldiak antolatzea, haurrak asko atsegin baititut.
-Bizitzeko toki bat?
Urretxuarra naizenez, Urretxu. Dena den, Zumarragan oso gustura bizi naiz.
-Lehengo haurrak ala oraingoak?
Ezberdinak dira. Oraingoek lehengokoak baino lehenago uste dute heldu direla. Lehen hezkuntzatik DBHra pasatzen direnean, sekulakoak direla uste dute.
-Helduen danborrada ala haurrena?
Haurrena politagoa dela uste dut.
-Zumarragako danborrada ala Donostiakoa?
Ez dago konparatzerik, Zumarragakoa noski!
-San Miguel ala Santa Isabel?
Ez dago konparatzerik, Amabirjiña garagardoa baino garrantzitsuagoa dela uste dut. Dena den, garagardoa edateko orduan, San Miguela, noski!
-Bi semeetatik zeinek zikindu ditu kamiseta gehiago?
Biek antzera, jakizu zenbat kamiseta garbitu ditudan honezkero!
-Eskubaloia ala areto futbola?
Eskubaloia nahiago dut, nahiz eta Jorge haserretu egingo zaidan hau esateagatik.
-Ilehoriak ala beltzaranak?
Gainontzeko guztia nolakoa duenaren arabera.
-Egindako azken oparia?
Eli Agirreri oparitu nizkion zapatak.
-Eta jasotakoa?
Eli Agirrek berak eta David Parrak oparitu zidaten konjuntoa.
-Data bat?
Ez dut data bat bereziki gogoratzen.
-Neska eta mutil izen bana?
Aitor eta Sara.
-Zein egunkari irakurtzen duzu?
Diario Vasco.
-Gustuko telebista saioa?
Kalezalea naiz telebistazalea baino gehiago. Telebistan filmeak soilik atsegin ditut.
-Bereziki gorroto duzuna?
Gran Hermano.
-Liburu bat?
Ez naiz irakurzalea.
-Filme bat?
Sidney Poitier-en guztiak. Dirua banu, bera bisitatzera joango nintzateke.
-Gustuko abestia?
“Yolanda” asko atsegin dut, oroitzapen onak ekartzen baitizkit.
-Soinu bat?
Guztiak atsegin ditut.
-Usain bat?
Larrosarena eta krabelinarena.
-Janari bat?
Txipiroiak.
-Ura ala…
Ura.