Orain berrogei-berrogeita hamar urtera arte, gure inguru hauetan, zefamilia geratzen zen bost-sei seme-alaba hazi gabe? Zazpi-zortzikoakikustea ez zen harritzekoa. Eta tarteka baziren hamar-hamaikakoakere.
Hiru ahizpa zein baino zein
Hamaika gutxitxo iritzita-edo, hamabost hankagorriekarri zituen mundura oraindik-orain zendu zen Euxebi Aiastuik,Mendizabal baserriko amona jator eta umoretsuak. Berari entzun nion"ginekologo" hitza zahartuta gero ikasi zuela;halakorengana joateko premiarik izan ez zuen seinale.
Odoletik zetorkion, nonbait, Euxebiri hain ugalkorra izatea. Beste biahizpa ere izan baitzituen ume mordo baten ama izan zirenak. Hogeitahamazortzi seme-alaba erditu eta hazi zituzten hiruren artean.Hamabost Euxebik, hamahiru Ipeñarrietako Martzelinak, etahamar Beidakarreko Anjelak.
Urte sasoi honetantsu jaio izango zen Euxebiren umeetako bat;belarrak ebaki, ondu eta mandioan sartzeko garaia omen zen,behintzat.
Beste askotan bezala haurdun zegoen, orduan ere, Euxebi; osoaurreratuta, gainera; hala ere, lana egiteari nola utzi…! Garaihartako emakume baserritarrarentzat luxua izango zen.
Sardean belar mordoa hartu eta gurdira botatzeko keinua egin dueneanmina sentitu du sabelean. Esan dio senarrari ez dagoela ondo etaetxera doala. Senarrak, gurdi gainetik, ea laguntzerik nahi al duen.Euxebik ezetz. Senarrak, orduan, joateko etxera, sartzeko ohean etaegoteko lasai, hango lanak berak bukatuko dituela, eta berehalaizango dela bera ere etxean.
Esan eta egin. Mendizabalgo nagusia, gurdikada belar bete eta abiatuda baserrirantz. "Aida, Gorri… Mogituko al haiz, Txordo…?"Ordu t'erdi ez da oraindik Euxebik zelaitik ondoezik aldeginduenetik. Hain tarte txikian, ordea, nobedadeak izan diraMendizabalen. Hiru kilo t'erdiko mutikoa. Ama-semeak primeran daude.Aita, harro baino harroago, "andrea berriz ondo jarritakoan, SanJuani bederatziurrena egin beharko diogu, aurten ere, eskerrakemateko".
Berrogeita hamar urte eta gero, hau
Familiaren baitan a zer aldaketa egin duen guregizarteak mende erdi batean! "Lan egiteko inor gutxi ta mahaianezin kabitu". Hala zihoen Txirritak "Nagusia eta Maizterra"izeneko bertso sailean. Alegia, etxea bete jende bai, baina umejendea; jateko beti pronto, lana egiteko gauza ez, ordea.
Euskal Autonomi Erkidegoan dago, gaur egun, Europakougalkortasun-tasa apalena: emakume bakoitzeko 0,96 haur jaiotzen da.Nafarroan, 1,19. Ipar Euskal Herriko emakume bakoitzak, berriz, biseme-alaba sortzen ditu batez beste.
Belaunaldiaren ordezkapena ziurtatzeko, beharrezko jaiotza-tasarenindizea 2,1ekoa da herrialde garatuetan. Demografoek diotenez, gauregungo jaiotze-tasen arabera, Euskal Herriko populazioa erdirajaitsiko litzateke hogeita hamar urteren buruan.
Lana eta haurrak elkarren aurkako?
Zenbaiten ustez emakumea lan merkatura hurbiltzearenondorio zuzena da jaiotzak urritu izana. Iraganeko feminismoarendiskurtsoak ere izan zezakeen zerikusirik: "Emakumeak lana eginbehar du", "Lana bai, umerik ez", "Lanakerrealizatzen du emakumea eta umeak izateak ez" ziotenfeministek orain urte asko ez dela.
Gaur egun, jarrera feministak defenditzea eta sustatzea sekula bainohobeto ikusita dagoen arren, jaiotza-tasaren inguruko jarrerak etairitziak aldatu egin dira. Aurreko belaunaldiaren borroka, haurrak ezizatera zuzendua izan zen nolabait. Belaunaldi berriek haurrakizateko borrokatzen dute. Baina borroka hori ez daiteke inola erehaurrak izan nahi dituen bikotearen (edo emakumearen) borrokabakartia izan. Haurrak gizartearen ondasun badira, gizarteak beraklagundu egin beharko lioke erabaki hori hartzen duenari. Diruzlagundu, noski. Errepideak egiten sekulako dirutzak erabiltzen dituguurtero Euskal Herrian. Eta zergatik ez, haurtzaindegi gehiago,merkeagoak eta ordutegi zabalagodunak jartzen?, amatasun lizentziakluzatzen?, zergatik ez eman, haur bakoitzeko hilean hainbestekodiru-laguntza? zergatik ez…?
Jaiotza-tasaren urritasunari aurre egingo bazaio derrigorrezkoa daarazoari adarretatik heldu eta inbertsioak egitea. Nik ez dutsinesten emakumearen lan-jarduera eta amatasuna gaur egun bainoegokiago uztartu ezin daitezkeenik. Horra hor herrialdeeskandinaviarren eredua. Beraiek ikasi dute lana eta familiabateratzen. Europako jaiotza-tasarik handiena dute bertan, baina aldiberean emakumeen lan jarduera-tasa handiena ere bai. Esperientziakerakutsi die haiei zahartzaroan erretiro-saria jaso nahi bada,langile gazteek etorri behar dutela atzetik.
Garai batean, etorkin atzerritarrek bete izan zituzten bertakoekinbete ezin ziren lanpostuak. Hartara ezkero, guk ere bide bera jarraigenezake. Milako etorrik lirateke hartarako aukerarik txikiena emangobalitzaie. Gure jubilazio pentsioa ziurtatuko ligukete, herri honenekonomiari aberastasuna emango liokete. Baina herri honek, bertakoriksortu ezean, noiz arte jarraituko luke Euskal Herri izaten?
Joxe Mari Gabiria