-Zer iritzi duzu eratu den gestoraz?
Hutsik zeuden postu batzuk betetzeko balio izan du eta hori egokiada. Dena den, gauzak era askoz egokiagoan egin zitezkeela iruditzenzait, horrenbeste iskanbilarik atera gabe. Horrenbestekobeharra bazegoen, ez dakit nola alkateak ez zuen askoz lehenago hartuDiputazioarekin negoziatzeko ardura, kanpoko politikoen presioa jasanarte itxaron gabe. Hainbat alderdik kanpoko jendea aukeratu dutezinegotzi karguak betetzeko eta ez dut uste jende hori Zumarragarigauza handiegirik eskaintzeko moduan dagoenik. Gehiago izan da EuskalHerriak bizi duen joko mediatiko eta politikoaren beste mugimendubat.
-Zergatik pasa da Zumarraga diana informatiboarenerdira?
ETAk Manuel Indiano hil zuen eta denok hunkitu gintuen gertakizuntrajikoak eragin handia izan du Udaleko erlazio politikoenbilakaeran. Hala ere, hortik aurrera kanpoko hainbatpolitikari profesionalek izan duten jarrera guztiz lotsagarria etasalagarria izan da. Gezur gehiegi esan dituzte Zumarraga eta hainbatzumarragarri buruz, helburu maltzurrekin eta enfrentamendu bila. Halaere, zorionez, ez dut uste azken hamar urte hauetan Zumarragakoegoera eguneroko bizimoduan ezer asko aldatu denik. Giza harremanakonak direla iruditzen zait eta ez dut uste herritarren artean ezinegonik edo kalera irteteko beldurrik dagoenik.
-Zergatik eman da hau?
Hedabide handientzako oso erraza izan da hona etorri eta nahiizan duten guztia esatea. Ez dut uste Aitor Gabilondok behar bezalakonortasuna azaldu duenik. Berari zegokion gure herriaren aurka botadiren astakeriak zuzentzea eta hor ez da inondik inora azaldu. Ez duneurria eman. Adibidez, giza-eskubideen aldeko defentsan betiberdinen alde atera da. Plenoetatik jendea botatzerakoan ez du neurriberdina erabiltzen; EHko zinegotziak heriotza mehatxu gogorra jasanizan dutenean isildu egin da; edo nola ahaztu ZumarragakoEA-PNVren jokaera Urretxu-Zumarragako 7 bizilagun atxilotu etaberaien egoeraren aldeko mozioa errefusatu zuenean. Etorkizuneangauzak hobera joango diren itxaropena mantentzen dut, denok horrenbeharra baitugu.
-Herrian kontrolak eta errepresioa ere handitu egindela dirudi.
Baina hori ere ez da gauza berria. Jende asko gaude herrian isunhandiak ordaindu behar izan ditugunak, azkenean kontuak enbargatubaitizkigute eta diru kopuru handiak ordaindu ditugu, zergatiketa kalean pankarta batekin egoteagatik.
-Udalean ez zabiltzan arren, zeintzuk dira herriarenbeharrik handienak?
Ez dut jarraipen zuzenik egin, baina beldur naiz ingurukoeskualdeekin konparatuta ez ote garen atzean gelditzen ari. Baiazpiegitura aldetik bai industria aldetik beraiek asko garatu diraeta gu ia batere ez. Inguru hauetan industria berriak sortzen etazaharrak garatzen ari dira (ikerkuntza zentroak, inbertsiogarrantzitsuak produktu estrategikoetan, etab.) eta hemen ez duthalakorik somatzen. Gainera hor daukagu Irimoren adibidea. Urretxukoenpresarik handiena da eta kalean dauden zurrumurruen arabera, hemendik urte gutxira hemengoa itxi eta lantegiak Irun eta Gasteizeraeramango omen dituzte. Multinazional estatubatuar baten menpe daude.
Eta hori zergatik?
Industria erakarri, sendotu eta sustraitzeko hainbat kontaktu, ideiaeta plan garatu behar dira eta hemen ez da horrelakorik lortu.Eskualdean izan dugun garapen industrial historikoa, politikaeraginkorren falta, beti epe motzean lan egiteak eragiten duenikuspegi estrategikoaren falta. Bigarren mailako eskualdea bihurtukogaren susmoa dut.
-Beasain-Durango errepidearena zuen aspaldikoerreibindikazioa da, nola daude gauzak?
Maketa eta mapa polit batzuk ekarri zituzten hona erakusgai etajendea oso pozik eta txaloka, baina benetan gertatzen dena ez zaiekomentatzen. Ormaiztegitik Zumarragarako tramoaren lanek hamabosthilabeteetan urtebeteko atzerapena izan dute, horretarako arrazoirikizan gabe. Bergararako bidea 2004 urterako egina behar zuen etaorain badirudi asmoa 2009rako bukatzea dela. Lau karril beharrezkoakikusten ditugun guneetan bi eraikiko dira, gero agian bigarrenepe batean lau egiteko. Hau guztia salagarriagoa iruditzen zait, biudaletxeetan eta Batzar Nagusietan agintean daudenak alderdi berekoakizanda.
-Argixaoko elizaren auzia zertan da?
Anton Arbulu alkate zela, PSOE-PNV-PPk hainbat hitzarmen onartuzituzten Eliza Katolikoari operazio urbanistiko desberdinetan hainbatzerga barkatzeko, "El Salvador"-eko eliza egiteko. Gureustez eliza bat baino behar handiagoak badira auzo horretan etaZumarragan. Guztiz onartezina suertatu zena hitzarmen hauen edukiaizan zen, hainbat lege hausten zituzten irregulartasunez beteak.Gainera, eliza eraikitzen ari den lurra publiko motatakoa zen etaaraudi guztiak gainetik pasatu ondoren erakunde pribatu bati oparituzitzaion. Hainbat errekurtso jarri genituen eta orain, eraikitzelanak aurrera doazen arren, hainbat erabaki judizialek guri arrazoiaematen digute. Dena dela, Udalak, erabaki hauen aurrean, lanakgelditu beharrean guztiak errekurritu ditu eta Auzitegi gorenera jodu. Ziurrenik borroka hau bertan behera uzteko erabakia hartu beharkodugu. Dagoeneko gure alderdiak milioi bat pezetatik gora gastatu dubide judizial korapilotsu honetan eta gaur egun ez daukagubaliabiderik aurrera egiteko. Erabaki guztiak gure aldekoak izanarren, ez dugu Udal oso baten aurka aritzeko gaitasunik eta ziurrenikamore eman beharko dugu. Garbi esan dezakegu dirua arrazoiarigailendu zaiola.
-Zer diozu gaztetxea berriro zabaltzeaz?
Gizartea gero eta indibidualistagoa eta gero eta materialistagoa dabaina, zementuzko gizarte honetan loretxoak ere jaiotzen dira. Lauurte kosta bada ere, herriko gazteen lanari eta borondateari eskeretxe oso bat berritu dute. Alde honetatik zorionik beroenak emanbehar zaizkie.
-Nola bizi duzue ilegalizazioaren mehatxu hori?
Estatu espainiarra Euskal Herriaren aurka burutzenari den eraso masiboaren beste urrats bat dela iruditzen zait.Gainera nahiko argi geratzen ari da ez doazela soilik ezkerabertzaleren aurka. Euskaldun kutsua duen ororen aurka doaz eta horiargi ikusten da Rajoyk euskal irakaskuntzaren aurka egin dituenadierazpenak entzunda. Orain gure aurka datoz, baina jakin dezalamundu guztiak hau haruntzago doala, euskal kutsua duen guztiarenaurka egingo dute suntsitu arte.
-Noizko izan daitekeen arrastorik?
Ez dago ezer jakiterik. Gobernuak nahi bezalaegiten ditu gauzak eta alferrik dira epaileak, legeak, araudiak..nahi dutena egiten dute nahi dutenean. Dena dela, oso posibletzatikusten dugu ilegalizazioa aurten bertan egitea, udazken inguruanedo.
-Pertsonalki gerta daitekeenaren aurrean beldurrikbai?
Hori bakoitzaren araberakoa da hor faktore askokhartzen du parte, egoera familiarrak, izaerak… Dena dela, ezkerabertzaleak erakutsi du historikoki kolpe gogorrenak jasotzeko etaaurre egiteko gai dela, beraz, itxaropentsu aurkitzen naiz. Argiikusten dugu eraikuntza nazionalerako hartu dugun bidea ona dela etaeraginkorra eta min egin diela eta horregatik hartu dituzte halakoneurriak.
-Nolakoa izan da ilegalizazioaren aurka bestealderdien erantzuna?
Epela, horixe iruditzen zait adjetiborik egokiena.Eta ez dugu urrutira joan beharrik PP eta PSOEren jarrera aztertzera.Hemen gertuago PNV eta EAren jarrera ere oso argia izan da. Urretxunbertan dugu adibiderik argiena, Joseba Garmendiaren atxiloketarekin.Ideiak giltzaperatu dituzte eta Urretxuko udaletxean aginteandaudenen erantzuna ere denok ikusi dugu nolakoa izan zen.
-PNVk udal-hauteskundeetan emaitza hobeak aterakolituzkeela ere komentatzen da eta hori izan liteke horrenatzean dagoen arrazoietako bat?
Baina hori oso epe motzera egindako analisialitzateke. Gauzak dauden bezala hemendik urte betera emaitza hobeaklortuko lituzkete agian baina nork bermatzen die hemendik bosturtetara ez direla beraiek izango aurkezterik izango ez dutenak
-Ez dirudi ilegalizazioak konponbiderik ekarrikoduenik...
Inola ere ez. Honen inguruan esan behar dahauteskundeak ematen direnean eta ikusten dudanean Euskal Herriarenizaera ukatzen duten alderdi espainolistek horrenbeste boto jasotzendutela pena handia ematen didala. Zer egin ote diogu jende honi gurieuskaldunak izaten ez uzteko? Zer gaitz edo zer kalte egin ote diogujende honi? Gaizki tratatu ote ditugu? Guk euskaldunak izan nahidugula eta ez espainol edo frantsesak uler ez dezaten. Benetan,ez dut ulertzen zer egin ote diegun, herriak hala nahiko balu,euskaldunak izaten utz ez diezaguten.
-Baina askok berehala aipatuko lukete borrokaarmatua.
Baina borroka armatua ukazio horren ondorioa bainoez da. Belaunaldiak eta belaunaldiak daramatzagu borrokan, galera etasamin ikaragarriarekin eta hori guztia berehala amaituko litzatekebaldin eta, herriak horrela nahiko balu, euskaldun izateko eskubideaonartuko baligute, hainbat urtetako konfrontazioari bukaera emanez.
-Zein da gaur egun Ama Lurren egoera
Elkarteko kontu guztiak enbargatuta ditugu Garzonek halaerabakita. Gaur egun Audientzia Nazionalak kontu guztiak blokeaturikditu eta ez digu berririk zabaltzen uzten. Momentuz bertan sartzerikbadugu eta baita instalakuntzak erabili ere, baina bertan egindakoinbertsio guztiak blokeatuta ditugu gaur egun.
Batasunaren ilegalizazioa
-Nola bizi duzue ilegalizazioaren mehatxu hori?
Estatu espainiarra Euskal Herriaren aurka burutzen ari den erasomasiboaren beste urrats bat dela iruditzen zait. Gainera nahiko argigeratzen ari da ez doazela soilik ezker abertzaleren aurka. Euskaldunkutsua duen ororen aurka doaz eta hori argi ikusten da Rajoyk euskalirakaskuntzaren aurka egin dituen adierazpenak entzunda. Orain gureaurka datoz, baina jakin dezala mundu guztiak hau haruntzago doala,euskal kutsua duen guztiaren aurka egingo dute suntsitu arte.
-Noizko izan daitekeen arrastorik?
Ez dago ezer jakiterik. Gobernuak nahi bezala egiten ditu gauzak etaalferrik dira epaileak, legeak, araudiak.. nahi dutena egiten dutenahi dutenean. Dena dela, oso posibletzat ikusten dugu ilegalizazioaaurten bertan egitea, udazken inguruan edo.
-Pertsonalki gerta daitekeenaren aurrean beldurrikbai?
Hori bakoitzaren araberakoa da hor faktore askok hartzen du parte,egoera familiarrak, izaerak… Dena dela, ezker abertzaleak erakutsidu historikoki kolpe gogorrenak jasotzeko eta aurre egiteko gai dela,beraz, itxaropentsu aurkitzen naiz. Argi ikusten dugu eraikuntzanazionalerako hartu dugun bidea ona dela eta eraginkorra eta min egindiela eta horregatik hartu dituzte halako neurriak.
-Nolakoa izan da ilegalizazioaren aurka bestealderdien erantzuna?
Epela, horixe iruditzen zait adjektiborik egokiena. Eta ez duguurrutira joan beharrik PP eta PSOEren jarrera aztertzera. Hemengertuago PNV eta EAren jarrera ere oso argia izan da. Urretxun bertandugu adibiderik argiena, Joseba Garmendiaren atxiloketarekin. Ideiakgiltzaperatu dituzte eta Urretxuko udaletxean agintean daudenenerantzuna ere denok ikusi dugu nolakoa izan zen.
-PNVk udal-hauteskundeetan emaitza hobeak aterakolituzkeela ere komentatzen da eta hori izan liteke horrenatzean dagoen arrazoietako bat?
Baina hori oso epe motzera egindako analisia litzateke. Gauzak daudenbezala hemendik urte betera emaitza hobeak lortuko lituzkete agianbaina nork bermatzen die hemendik bost urtetara ez direla beraiekizango aurkezterik izango ez dutenak
-Ez dirudi ilegalizazioak konponbiderik ekarrikoduenik…
Inola ere ez. Honen inguruan esan behar da hauteskundeak ematendirenean eta ikusten dudanean Euskal Herriaren izaera ukatzen dutenalderdi espainolistek horrenbeste boto jasotzen dutela pena handiaematen didala. Zer egin ote diogu jende honi guri euskaldunak izatenez uzteko? Zer gaitz edo zer kalte egin ote diogu jende honi? Gaizkitratatu ote ditugu? Guk euskaldunak izan nahi dugula eta ez espainoledo frantsesak uler ez dezaten. Benetan, ez dut ulertzen zeregin ote diegun, herriak hala nahiko balu, euskaldunak izaten utz ezdiezaguten.
-Baina askok berehala aipatuko lukete borrokaarmatua.
Baina borroka armatua ukazio horren ondorioa baino ez da.Belaunaldiak eta belaunaldiak daramatzagu borrokan, galera eta saminikaragarriarekin eta hori guztia berehala amaituko litzateke baldineta, herriak horrela nahiko balu, euskaldun izateko eskubideaonartuko baligute, hainbat urtetako konfrontazioari bukaera emanez.
-Zein da gaur egun Ama Lurren egoera
Elkarteko kontu guztiak enbargatuta ditugu Garzonek hala erabakita.Gaur egun Audientzia Nazionalak kontu guztiak blokeaturik ditu eta ezdigu berririk zabaltzen uzten. Momentuz bertan sartzerik badugu etabaita instalakuntzak erabili ere, baina bertan egindako inbertsioguztiak blokeatuta ditugu gaur egun.