Asier Intxausti
Zertxobait jarraitzen ari naiz, bai. Sorpresa handiakegon dira eta, nire ustez, hori futbolarentzat onuragarria da. Bestekontinenteetan futbolarien maila igotzen ari da. Nire ustez Alemaniakirabaziko du.
Urtzi Lizarralde
Sorpresa handiak egon dira eta horrek asko pozten nau.Senegal oso gustukoa dut, baina Italiak irabaziko duela uste dut.
Oihane Zabaleta
Munduko Kopa ez zait batere interesatzen. Urte osoanfutbola jasaten ari gara eta, orain, denboraldia bukatu denean,Mundiala! Nire ustez kirol guztiei garrantzi bera eman beharkolitzaieke.
Igor Caballero
Munduko Kopa jarraitzen ari naiz eta sorpresaharrigarriak egon dira. Dena den, nahiko izorratzen nau partidagehiago ikusteko aukera ez izateak. Nire ustez txapelketa Brasilekirabaziko du.
Mikel Calderon
Mundiala jarraitzen ari naiz. Sorpresa handiak egondira. Nire ustez irabazleak Espainia edo Danimarka izango dira.
Idoia, Nahia eta Dorleta
Ez gara Munduko Kopa batere jarraitzen ari, telebistaeta irratiko albistegietan esaten dutena besterik ez.Komunikabideetan etengabe Mundialaz hitz egiten aritzea ez zaigu askoaxola, katez aldatu eta kito!