Urtero Kantu Afariko musikariak ordurarte kantatu gabekoabestiak prestatzen saiatzen dira. Hala, 1994tik gaurdainoberrehundik abesti gora kantatu dira Abenidan. Hau ikusirik,musikariek orain arte abestutako abesti hauek guztiak poltsikoaneramateko liburu batean biltzea ideia polita izango zela pentsatuzuten. Zintzo-Mintzorekin harremanetan jarri ondoren, iazko santanastasien ondoren ekimena abian jarri zuten.
Azken urtebete honetan, musikariek eta Zintzo-Mintzokoek gogorlan egin dute: zenbat froga, bilera, zuzenketa… egin ote dira! Langogor honen guztiaren ondoren, Afari Kantuak liburua jadakalean da. 300 orrialde dituen liburuan, 209 abesti bildu dira.Hasieratik, Kantu Afariko musikarien nahia adin guztietakoherritarrei kantatzeko aukera eskaintzea izan denez, liburuan guztiengustuko abestiak (bakoitza bere tonuarekin) aurki ditzakegu. Abestiherrikoiekin batera, Euskal Herriko bakarlari eta talde asko etaaskoren abestiak liburuan dira: Oskorri, Hertzainak, Xabier Lete,Mikel Laboa, Benito Lertxundi, Itoiz… Jose Mari Iparragirrerenabestiak ere ez dira falta, noski!
Liburuaren mamia urte hauetan guztietan abestu diren abestiak direnarren, egileek Kantu Afarian parte hartzen duten herritarreiere omenaldi txikia eskaini nahi izan diete. Hori dela eta, kantuenartean Otamotz herri aldizkarirako Kantu Afarianateratako 30 argazki inguru aurki ditzakegu. Argazki hauetan KantuAfarian parte hartzen duten hainbat eta hainbat herritar ikusdaitezke. Argazkiek eta Unai Izagirrek egindako azalaren etakontrazalaren diseinuak liburuari itxura benetan erakargarria ematendiote.
Afari Kantuak liburuaren aurkezpena aste honetan bertan izanda eta jada herriko hainbat tokitan eros dezakezue 6 eurotan.Familiarteko edo lagunarteko bazkalondoak girotu nahi badituzue,Afari Kantuak liburuak aukera bikaina eskaintzen dizue.