Protokolo taldekoek prestatu duten ekitaldiak emango dio hasierafestari. Ikastolako plazan, (1. Gunean) izango den ekitaldi honetanJuan Jose Ibarretxe Lehendakariak, Maria Angeles Iztueta HezkuntzaKontseilariak, Roman Sudupe Gipuzkoako Aldun Nagusiak, Jose RamonZubizarreta (GIE) Gipuzkoako Ikastolen Elkarteko presidenteak, AitorGabilondo Zumarragako alkateak eta Pello Gonzalez Urretxuko alkateaketa M. Luisa Mujika Urretxu-Zumarragako Ikastolako lehendakariakhartuko dute parte.
Hasierako ekitaldiak 3 zati izango ditu. Kilometroak egunarihasiera emango dion zinta mozketa izango da lehena, bigarrenikantolatzaileek eta etorritako agintariek ibilbidea egingo dute etabukatzeko (eguerdiko 12etan Lizeoan) 22 urtetan zehar GipuzkoakoIkastolen Elkarteko lehendakaria izan den Antonio Camposi etaUrretxu-Zumarraga Ikastolak izan dituen lehendakari guztiei omenaldiaegingo zaie eta datorren urteko Kilometroak-eko antolatzaileeilekukoa pasako zaie.
Inaugurazio zinta aurten kargua utzi duen Antonio Camposek moztuko dulehenengo aldiz, orain arteko Kilometroak ekitaldi guztietanparte hartu izan badu ere ez baitu inoiz zinta mozteko aukerarikizan. Zinta moztearekin batera, zirkuitua ofizialki irekiko da etaEuskal Herri osotik etorritako milaka lagunek ibilbidean zeharprestatutako ekitaldiez gozatzeko aukera izango dute.
Aurtengo Kilometroak-ek bi ibilbide izango ditu. Luzea 9,457kilometrokoa eta motza 7,051 kilometrokoa. Lehen gunea Ikastolan dagoeta, bertatik, zirkuitu luzea Santa Barbarara igotzen da. HandikKalebarren-Areizagara jaisten da eta, Piedad kalea pasa ondoren,Antiora igotzen da Eliz-Kaletik. Eitzatik Zumarragara jaitsiko gara.Urdaneta, Filipinar Irlak eta Jai Alai kaleak pasa ondoren,bidegorritik Ikastolara itzuliko gara. Ibilbide motza egitekoGoldeneko txaletetara hartu behar da eta zuzenean 4. gunean azaldukogara.
Ikuskizunak eta zerbitzuak 8 gunetan banaturik egongo dira. Lehengunea Ikastolan izango da, bertan emango zaio hasiera ofizialaKilometroak egunari eta hemen izango dira protokoloekitaldiak. Familia giroa bultzatu nahi izan da hemen: haur, gurasonahiz gazteen gustuko gunea izango da.
Bigarren gunea Erratzu baserrian egongo da. Gazteei zuzendutako area,gazte giroa eta kirola nagusituko da hemen. Besteak beste, herrikirolak, hegazti eta abereen erakusketa eta trialsin erakustaldiaikusi ahal izango dira bertan. Horretaz gain, goming-a eta eskaladaegiteko aukera izango da.
Hirugarren gunea Santa Barbaran egokituko da. Euskal giro jatorreangazteentzako nahiz helduentzako ekitaldiak uztartuko dituen guneaizango da. Bertsolariak, Karidadeko Benta-ren emanaldia, Etzakit,Sen, Alaitz eta Maider taldeen kontzertuak… izango dira bertan.
Laugarren gunea Etxaburun izango da. Bertako zelaian gaztegiroa nagusituko da: kontzertuak (Legen Beltza, Hira, Spezial Guest,Kuraia), tailerrak, haur eta umeentzako jolasak eta ekitaldiak…izango dira.
Bosgarren guneak Gernikako Arbola eta Areizaga-Kalebarren plazakhartuko ditu. Bertsolariak, antzerkia, esgrima erakustaldia etamusika jaialdiak izango dira hemen.
Seigarren gunea RENFEko trintxeran izango da. Familia giroan egun onapasatzeko tokia: Potxin eta Patxin, Kiki, Koko, Moko eta Flashpailazoak, txotxongiloak, txokolate jana….
Antion, berriz, erromeri giroa, baserri giroa izango da nagusi.Artisau erakusketa, meza nagusia, trikitilariak, txiste kontalariak,txalapartariak, dantzariak… izango dira giroa berotzen. Horretazgain, Zumarragako Irrintzi Dantza Taldeak euskal dantzak dantzatukodituzte.
Zelai Aristi Parkekoa, Euskadi enparantzakoa eta Lizeokoa, herrierdian kokatutako gunea da. Gazteentzako kontzertuak eta haurrentzakojolasak izango dira nagusi. Zumarragako plazan, Gorka Hermosa,Estitxu Sudupe, Tapia eta Leturia Patxi Perezekin batera, BideErtzeanen kontzertuak izango dira. Zelai Aristin haurrei zuzendutakoekitaldietan parte hartu ahal izango da eta Lizeoko patioan, EITBrengunea antolatuko da.
Ikusten duzuen bezala, aipatutako gune hauetan guztietan egun ederrapasatzeko nahi adina ekitaldi antolatu dira. Baina ezin ahaztu,Kilometroak festak, eta ondorioz bere inguruko ekitaldiguztiek, ahaztu ezin diren helburu zehatz batzuk dituela.
Aurtengo Kilometroak festaren helburuk honakoak dira: gurasoeneta beste estamentuen parte hartzea suspertu, lan taldeen garrantziaeta efikazia esperimentatu, auzo lana bultzatu, Ikastola guztionadela zabaldu, Ikastolaren irudia sendotu eta ezagutarazi EuskalHerria osoan eta euskararen normalizazio bidean lanean jarraitu.
Horretaz gain, 2002ko Kilometroak Urretxu-Zumarragan etamankomunitate osoan euskararen presentzia sendotzeko eta indartzeko,euskararen eguneroko erabilera bultzatzeko eta "Euskaraz bizi"daitekeela aldarrikatzeko, aukera bikaina da. Baita gure eskualdeaezagutzera emateko tresna baliagarria ere.
Helburu hauek guztiak lortzeko eta Ikastolan egin beharrekoinbertsioei aurre egiteko babes soziala eta laguntza ekonomikoaezinbestekoa dira. Aurtengo leloak dioen bezala, elkarren beharradugu. Esan bezala, jada ehundaka herritar dira Kilometroakfesta antolatzen lanean ari direnak, baina urriaren 6an hiru milalagun inguru beharko dira arropa saltzeko, txosnetan lan egiteko,trafikoa bideratzeko… Guztiok gara beharrezkoak.
Gure bi herriotan sekula izan den festarik handienean parte hartunahi baduzue, 943 72 58 47 telefonora deitu eta izena eman dezakezue.Egun horretan beste zereginen bat baduzue, zuen ekarpen txikiaeskaintzeko beste modu ere bat baduzue: festara etorriko direnak etalan egingo dutenak ahalik eta erosoen ibil daitezen, zirkuituan,Akelarre elkartearen ondoko enparantzan eta RENFEko enparantzanautorik ez egotea ezinbestekoa da. Hori dela eta, autoa toki horietanuzteko ohitura baduzue, bezperan garajean gorde edo ospitale inguruanaparkatu behar duzue.
Bestalde, urriaren 6an ezingo da herri barruan autoz ibili. Hori delaeta, Kilometroak festaren egunean nonbaitera joateko asmoabaduzue, bezperan ospitale ingurura eramatea komeni zaizue.
Kilometroak 2002ko antolatzaileek, barkamena eta pazientziaeskatu nahi dute eragozpen hauengatik guztiengatik.
1. IKASTOLA
9:30 – Hasera ekitaldia
10:00 – Txalaparta
10:30 – Goiargi Abesbatza
11:30 – Lurra Dantza Taldea
12:30 – Pailazoak
13:30 – Laiotz, MusikaEskola
15:00 – Pailazoak
2. ERRATZU
9:30 – Hegaztien erakusketa
11:00 – Trialsin erakustaldia
11:30 – Herri kirol saioa
12:30 – Arku tiraketa
13:30 – Trialsin erakustaldia
14:30 – Herri kirolak
3. SANTA BARBARA
11:00 – Etzakit
12:00 – Bertso saioa
12:30 – Sen
13:30 – Karidadeko Benta
15:00 – Alaitz eta Maider
4. ETXABURU
11:00 – Gazte tailerrak
11:30 – Zuhaitzaren Soinua
12:30 – Legen Beltza
13:30 – Hira
15:00 – Spezial Guest
16:00 – Kuraia
17:00 – Kalejiran herrirajaitsiera
5. AREIZAGA-KALEBARREN
10:30 – Bertso saioa
11:00 – Fits
12:00 – Antzerkia: J. Plazaola
13:00 – Esgrima erakustaldia
14:00 – Trikizio
15:30 – Drindots
6. TRINTXERA
11:00 – Potxin eta Patxin
12:30 – Txotxongiloak: Bihar
14:00 – Kiki, Koko, Moko etaFlax
16:30 – Txokolate jana
7. ANTIO
11:00 – Zumarragako trikitixa
11:30 – Tolosako dultzaineroak
12:30 – Irrintzi dantza taldea.
13:00 – Bertso saioa
14:00 – Txiste kontalaria
15:00 – Zumarragako trikitixa
15:30 – Toka Txapelketa
17:00 – Kalejiran herrirajaitsiera
8. ELKARREN BEHARREAN
9:30 – Jolas parkea egun osoz
10:00 – EITB-Bide Batez saioa
13:30 – Gorka Hermosa
15:00 – Estitxu Sudupe
15:30 – EITB-Disko Festa
16:00 – Ambulance
17:00 – Bide Ertzean
18:00 – Tapia eta Leturia etaPatxi Perez
Kilometroak 2002 zozketa mundiala!
Urriaren 6an behar bezala jantzita irten nahi baduzu,Otamotz aldizkariak aukera bikaina eskaintzen dizu!
Deitu 605 71 87 73 telefonora, eman zure izena etaerantzun galdera honi: “zer egin behar dute ibilbideko kaleetan,RENFEko plazan edo Akelarre ondoko aparkalekuan autoa uzteko ohituradutenek?”
Deitzen duzuenen artean Kilometroak 2002ko arropalote bat zozketatuko dugu. Zozketa eguna: irailaren 30a.