Rzgów Poloniako herri nekazaritxiroa da, baina euskaldunak primeran zaindu dituzte. Lurra jaialdianparte hartu zuen Poloniatik kanpoko talde bakarra zen eta oso adeitsujokatu omen dute eurekin. Xabier Torres txistulariak esan digunez,”hotel batean lo egin dugu eta primeran eman digute jaten. Helduginenean hoteleko taberna obratan zegoen, baina egun bakarreansekulako lana egin zuten guretzat ireki ahal izateko”.
Poloniarren eta euskaldunen artekoharremanetan ez omen da hizkuntza ez beste oztoporik izan, bainaPoloniako ohitura batzuk herritarren harridura sortu dute. “Hemengarai batean gertatzen zen moduan, herriko alkatea, medikua,polizi-burua… oso errespetagarriak dira bertan: jaialdia hasiaurretik zutitu egiten ziren eta jendeak txalo egiten zien”.
Lurrako dantzari eta musikariek erepoloniarren txalo zaparradak jaso zituzten, nahiz eta beraiek bestemota bateko dantzak espero zituzten. “Poloniarrek Espainiakotalde bat espero zutenez, flamenkoa dantzatuko genuela uste zuten.Dena den, kanpora joaten garenean dantza ikusgarriak dantzatzenditugunez, asko gustatu zitzaizkien. Bertara heldu ginenean eurentzatespainiarrak ginen eta itzultzean euskaldunak”.
Xabierren ustez, bidaia osoprobetxugarria izan da. “Euren kultura ezagutzeko aukera izandugu eta eurek gurea ezagutzeko aukera izan dute. Polonian, gainera,toki ikusgarriak bisitatu ditugu. Jelitzka-ko gatz meategiak,esaterako: meategi honetako galeriek, guztira, 300 kilometroko luzeradute. Barruan, elizak, jatetxeak… daude”.