Lehenengoa joan den maiatzaren 31n, Antio ermitako eserleku berriakbedeinkatu zireneko egunean gertatutakoa. Ez-ohiko eguna zenZumarragako ezpatadantza ikusi ahal izateko, eta ermitara hurbildunintzen -ia berandu egia esan- ezpatadantza ikusteko asmoz; izan erezalantzarik gabe, niretzako Antioko harrizko pareten arteanZumarragako ezpatadantza ikustea herri honetan bizi daitezkeenekitaldirik zirraragarrienetako bat da. Bitartean tenplua beteta, etabertan bildutako jendea ezpatadantza eta ondorengo meza egin zitezenzain… eta zain diot zeren eta Miren Azkarate Kultur Sailburuaberandu zetorrenez, ermita guztia betetzen zuten ehunka lagunok 30minutuko itxaron aldia bete behar izan genuen. Jendearen marmarraketa galderak tartean… eta polemiketan sartzeko gogorik gabe, bururadatozkit orduan ene buruari egin nizkion zenbait galdera… posibleizango litzateke Antioko meza aurreko ezpatadantza-ekitaldiaagintaririk gabe egitea? Nor izan zen maiatzaren 31n, ekitaldikopertsonaiarik garrantzitsuena, Miren Azkarate ala herria bera?Datozen ekitaldiren batean beste agintariren bat berandu bada, berrizitxaroten geratu behar izango da eliza betetzen duen ikuslego osoa?
Pello Lizarralde zumarragar idazleari entzun eta irakurri diothiruzpalau aldiz Zumarragari buruz egiten duen komentarioa. Beregaztetasuneko Zumarragari buruz galdetzen zaionean cortijoa zelabehin eta berriz errepikatu izan du berak. Dantzaren inguruan lehengomaiatzaren 31n gertatukoarekin, oraindik ere gizarte kontuetanherrian cortijoan jarraitzen dugula berresten dut.
Bigarrena, gaur egun beste ohorezko dantza batekin gertatzen aridena, aurreskuarekin alegia. Aurreskua ohorea eta esker onaadierazteko dantza izatetik, ezkontza eta beste zenbait ekitalditanhornidura gisa erabiltzen den ekitaldi folkloriko hutsa bihurtu da…hasierako ohorezko mezu guztia galduz alegia. Izan ere, aurreskuarenbitartez egun ez da ia inor omentzen. Aurreskua kopetarainodantzatzen baita gaur egungo ekitaldietan: ezkontzetan (horietatik,ezkontideek herriko dantza taldea edergarri gisa kontratatutasarritan), ekitaldi politikoetan, areto berriak, enparantzak,monumentuak, errepideak, zubiak, bidegurutzeak edo errotondakinauguratzerakoan… kanpoko zein bertako agintariak etortzerakoan…aurreskua edozein ekitalditan garrantzizkotzat eta ezinbestekotzat jodaitekeen parte bihurtu baita, askotan, gehienetan esango nuke nik,bere jatorrizko ohorezko esanahi hori galduz. Izan ere, ohorea ezindaiteke erosi, eta salerostearekin aurreskuaren prostituzioa baino ezda lortu… aurreskuaren dantzatzea sinbolo hutsa bihurtu da!
Eta dantzaren inguruan bestelako gaiekin jarrai nezake, txapelketetanesate baterako, dantza-sueltoan aritzen diren bikoteen ekintzaperfektua (miresgarria, akatsik gabea… hau da, perfektuegia etanaturaltasunik gabekoa zimurra ere ederra dela ahaztu baitzaigu hornonbait), Zuberoan dantzek (eta horri lotuta pastoralek zeinmaskaradek) herriaren kulturaren baitan hartu duten azken hatsarenaurrekoa, dantzaldietan jendearen dantzarako apatia, lotsa,gaizki-ikusia… baina horiek agian, beste baterako utziko ditut.
Gizarte kontsumista eta balore bako batean bizi gara, eta dagoenekoia den-dena eros daiteke dirurik tartean badago. Geroz etaakulturalago den gizarte honetan, edo-eta kultura? eredu bakarra etabera saldu nahi diguten gizarte honetan, kultura sinbolo bihurtzenari da, aurreskua folklore hutsa bihurtzen ari den bezalaxe,maiatzaren 31ko hartan Zumarragako ezpatadantza bigarren planorapasatu zen bezalaxe.
Hauxe da gure seme-alabek jasoko dutena… eta niri zer axola!!!.Futbol-liga hastear dago-eta…
Jonmikel Intsausti