“Ritxi”-k Bilboko San Francisco auzoko “Corazón de María” apaiz eskolan ikasi zuen eta bertan Athletic-eko jokalariak izango ziren Julio Salinas eta Endikarekin jokatzeko aukera izan zuen. Ondoren, filologia espainiarra ikasi zuen Deustuko unibertsitatean. Garai hartan tabernari lanetan, Almerian lorak landatzen, egunkariak banatzen… ere aritu zen. 1987an Lizeora etorri zen literatura klaseak ematera. Hasieran Bilbora bueltatzen zen astebururo, baina berehala moldatu zen hemengo bizimodura. Bilbotarra izateak beti eskaini dio ikasleekin txantxetan aritzeko aukera eta, bere esanetan, horrek klasean giro ona izaten asko lagundu omen dio. Ikastetxetik kanpo ere aski ezaguna dugu, hasiera-hasieratik herriko hainbat elkartetan murgildu baita.
-Zer izan nahi zenuen umetan?
Athletic-eko jokalaria.
-Aisialdian zer egitea atsegin duzu?
Irakurtzea.
-Bizitzeko toki bat?
Sustraituta baldin bazaude, edozein toki izan daiteke ona.
-Athletic atzerritarrekin ala atzerritarrik gabe?
Atzerritarrik gabe. Atzerritarrak izatea ez du ezer irabaztea ziurtatzen (hor dago Reala). Funtsezkoena ez da irabaztea, duzunarekin aritzea baizik.
-Semea Realekoa omen duzu…
Ez dakit ba… Lehengoan derbya ikusten izan ginen eta bi taldeek berdintzea nahi zuen. Athletic-ekoa da, baina Reala ere gustukoa du.
-Bilboko ura Katalunian egiten omen dute…
Bilboko uraren kontu hori taberna batean sortu zen. Bilboko ura txanpan suabe eta txarra da, baina Bilbon hartzeak kategoria ematen dio.
-Zer egiten du bilbotar batek Gipuzkoako bihotza den Goierrin?
Etorri berritan lagunei misiolari moduan etorri nintzela esaten nien.
-Realeko zein jokalari eramango zenuke Athletic-era?
Xabi Alonso eta Mikel Aranburu. Rekarte ere ona da… Aranzabal beti oso jatorra iruditu zait…
-Bilbo ala Urretxu?
Egun Urretxu nahiago dut, baina noizean behin Bilbora joan beharra dut kea usaintzera.
-Zenbat aldiz izan zara Parisen?
Lehenengoz 17 urterekin izan nintzen eta, ondoren, 9 aldiz joan naiz Lizeoko ikasleekin.
-Ilehoriak ala beltzaranak?
Berdin zait.
-Egindako azken oparia?
Belarritako batzuk.
-Eta jasotakoa?
Motxila bat eta umeak egindako marrazki bat.
-Data bat?
Uztailaren 26a: seme zaharrenaren jaioteguna eta iraultza kubatarraren eguna.
-Neska eta mutil izen bana?
Irune eta Adur.
-Zein egunkari irakurtzen duzu?
Gara erosten dut. Irakurri, berriz, Gara, Egunkaria, El País eta DV. Larunbatetan El País ere erosten dut, literaturari buruzko gehigarria baitakar.
-Gustuko telebista saioa?
Ez dut telebista asko ikusten. Informatiboak.
-Bereziki gorroto duzuna?
Lo Que Faltaba eta antzerakoak.
-Liburu bat?
Orain Luis Mateo Díez-en “El diablo meridiano” ari naiz irakurtzen. Saramago, Mendoza eta Atxaga ere gustukoak ditut.
-Filme bat?
“Las bicicletas son para el verano”.
-Gustuko abestia?
Silvio Rodriguez-en “Te amaré”.
-Soinu bat?
Trikitixarena.
-Usain bat?
Amaren herrian pasatako udak gogorazten didan ezkaia (tomilloa).
-Janari bat?
Makailoa bizkaitar erara eta karakolak.
-Ura ala…
Errioxar ardoa ere bai, bakoitza bere momentuan.