Hamaika abestiz osatua dagoen diskohonetan Urretxu eta Zumarragako hainbat musikarik parte hartu dute.Hauek guztiek, euren musika tresnen soinua txalaparta soinuarekinuztartu dute. Teknikari lanetan Borja Aranburu aritu da.
Diskoan parte hartu duten musikarienzerrenda benetan luzea da, herriko musika talde gehienek parte hartubaitute: Ostebi, Bakarne Jorge, herriko trikitilariak eta DJ-ak,Goiargi Txiki abesbatza… Hauez guztiez gain, Jose Luis Padron etaAndoni Salamero poetek eta Gorka Salmeron argazkilariak ere eurenekarpena egin dute. Guztira, ZSK taldeko kideez gain, 52 lagunekparte hartu dute.
Ostiralean aurkeztu zuten diskoaZSK-koek atera duten lehena da, baina lehenago ere grabaketaezberdinetan parte hartuak dira. Duela urte batzuk SFO herrikotaldeak grabatu zuen maketarako txalaparta jo zuten eta RogelioBotanz abeslari legazpiarraren azken diskoko abesti batean ereZSK-koen txalaparta soinua entzun daiteke.
Izan ere, ZSK-koek ia denetatik egindute hamar urte hauetan. Musikari dagokionez, txalaparta euskarri osoezberdinetan jo dute: danborretan, bidoietan, harrian, burdinan…eta egurrean, noski. Horrez gain, toki askotan izan dute ZSK-koenemanaldiez gozatzeko aukera: Euskal Herriko herrialde guztietan,Bartzelonan, Oviedon, Fuengirolan, Sevillan, Alemanian… Aurten,esaterako, ZSK-ko hainbat taldekide Lurra dantza taldeko dantzariekinjoan dira Poloniara.