Pintura Lehiaketan 59 koadro aurkeztudira. Epaimahaia Ricardo Azkargorta eta Javier Soto margolariek, JuanAntonio Gartzia kritikoak eta Gaspar galeriako Pepi Makazagak osatudute. 900 euroko 1. saria Fernando Rodriguez bilbotarrak irabazi dueta 510 euroko bigarren saria, berriz, Marta Astrain donostiarrak.
Argazki Lehiaketan 178 lan aurkeztudira, 74 zuri beltzezko atalean eta 104 kolorezko atalean. EpaimahaiaJose Ramon Larrañaga, Kote Cabezudo, Javier Quirós etaGorka Salmerón argazkilariek osatu dute. Hauen ustezzuribeltzezko argazki onena Jose Maria Mellado madrildarraren “Sintítulo II” izan da. Madriladarrak 210 euro eta trofeoajaso ditu. Bigarren sariko 150 euroak eta diploma Bartzelonako JoseLasalarentzat izan dira “Ladrillos” izeneko argazkiagatik.Hirugarren saria, 90 euro eta diploma, Josu Altzelailegazpiarrarentzat izan da “Hi ere dantzari” lanagatik.
Kolorezko argazkiei dagokionez, lehensaria Errenteriako Nieves Arrutirentzat izan da. Argazki sarituak “Lapuerta del puerto” izenburua du. Bigarren eta hirugarren sariakBartzelonako Alberto Porresentzat (“Manzanas”) etaLegazpiko Josu Altzelairentzat (“On Kixoteren aluzinazioak I”)izan dira.
Lan hauek guztiak eta epaimahaiakaukeratutako beste batzuk, Itarte Etxean ikusgai izan dira hilaren13a arte. Pintura Lehiaketako epaileek ere koadro batzuk hautatudituzte jendaurrean erakusteko. Hauek guztiak hilaren 18a bitarteanikusgai dira Urretxuko Juan de Lizarazu aretoan. Hauen guztienartean, herritarren lanak ere badira: Maria Francoren “Bosque enotoño”, Jaione Adradosen “Fenec”, JonPinillosen “Trilogia estalia”, eta David Elgearen “Aralar”.