Izan ere, orain garatzen ari den ediziohonetan sei ikastaro proposatu ziren eta hauetatik bost abian jarridira: masaje ikastaroa, sukaldaritza ikastaroa, grafologia ikastaroa,”Seguru ligatzeko gauak” eta “Ingelesez hizketanlagunekin”. Hauetako bakoitzean 12 lagunek parte hartu dutebatez-beste.
Zumarragako Udalaren beste helburuetakobat partehartzaileen batez-besteko adina igotzea zen eta baita lortuere: 25 urtetik gorako gazteen portzentajea dagoeneko %35etik gorakoada.
Hirugarren edizio honek izan duenhutsunerik handiena larunbatetako ekintzetan eman den partehartzeeskasa izan da. Hori dela eta, Udalak hirugarren edizio honetakoazken bi larunbatetarako ekitaldi oso bereziak antolatu ditu. Hilaren16an “Sex Gaua” izan zen: gazteek sexologo profesionaleikontsulta egiteko aukera izan zuten Zelai-Arizti aretoko sarreraneta, ondoren, “Prostibulo” izeneko antzezlana izan zen.
Larunbat honetan, berriz, mendi irteeraizango da. Gazteak gaueko 9etan Samiñorantz abiatuko dira etaPagotxetan, gauerdian, teleskopio baten bidez zerua behatzeko aukeraizango dute. Horretarako, astronomo baten laguntza izango dute. Aldiberean, Mendiaraz Anaien txalaparta soinuaz gozatzeko aukera izangodute.
Aipatu bezala, Zumarragako Udalak GauGiroan programarekin jarraitzeko asmoa du. Hurrengo ediziorako zuengustuko zer edo zer proposatu nahi baduzue,gaugiroan.zu@zumarraga.net posta helbidean egin dezakezue.