Astelehenetik ostiralera bitartean,berriz, urtero bezala, diapositiba emanaldiak izango dira.Astelehenean Txerra Eskibelek Patagonian eskalatzen ari zelaateratako irudiak eskainiko ditu Pagoeta antzokian gaueko 8etan.
Asteartean, toki eta ordu berean, JuanMari Gabilondo “Txibis”ek Euskal Herriko mendietanateratako diapositibak botako ditu. Asteazkeneko emanaldia ZelaiArizti aretoan izango da. Iñaki Alvarezek, Jon Marotok etaXabi Ormazabalek Komunismo mendia igotzeko egindako saiakeranateratako diapositibak erakutsiko dituzte.
Ostegunean Iñaki Urkiolak”Irimotik Alpeetara” izenburua duen emanaldia eskainiko duZelai Ariztin gaueko 8etan. Aurtengo Mendi Asteko azken diapositibaemanaldia ostiralean izango da Pagoeta antzokian: Joseba Egibarrek”Thuleko azken ehiztariak” izenburuko emanaldia eskainikodu.
Biharamunean, hilaren 23an, Ostadarrekobazkideek urteroko bilera egingo dute arratsaldeko 7:30ean eurenegoitzan. Ondoren, gaueko 9etan, Gau Giroan programaren barruan,Samiñora joango dira gazteekin batera izarrak ikusi etaaztertzeko. Mendizaleek astronomo baten laguntza izango dute etaMendiaraz Anaiak txalapartariek gaua girotuko dute.
Mendi Astea, urtero bezala, igandeanbukatuko da. Egun horretan, hilak 24, Ostadar Mendi Taldeko kideakArabako Iturrietara joango dira eta ondoren bazkaria egingo dute.