Javier Aguado Goñiantolatzaileak esan digunez, erakusmahaietan sekula baino mineral etafosil hobeak izan dira. “Iaz goi mailako bildumagile batzuketorri ziren Urretxura eta, nire ustez, hau ikusirik, saltzaileekeuren mineral eta fosil onenak ekarri dituzte”.
Urretxuko topaketaren maila gorantzdoala esan daiteke, beraz. “Bildumazale elkarteetan Urretxungauza interesgarriak aurki daitezkeela zabaldu da eta feriahandietara soilik joaten diren bildumagileak hona ere etortzen hasidira”.
Saltzaileen kopurua eta maila eregorantz doa. “Ederrenan 40 bat erakusmahai besterik ez dirakabitzen eta guztiak betetzen dira. Aurten 12 lagunei ezezkoa emanbehar izan diegu”.
Javierri feria handitzea gustatukolitzaioke, baina zaila ikusten du. “Bilboko feria gainbehera doaeta erakusketari askok hona etorri nahi dute, baina ez dugu guztieikabida ematerik. Izan ere, aipatu bezala, Ederrenan ez dira mahaigehiago kabitzen eta, gainera, ez dago guztientzat adina ostatuinguruotan”.
Dena den, Javier oso gustura dago.”Bisitari asko etorri dira eta bisita gidatu guztiak jendezgainezka izan dira. Etorri nahi zuten eskola guztientzat tokirik ezgenuenez, hauetako batzuk azken aste hauetan etorri dira”.