Aurtengo lehiaketan 7 odolkigilek parte hartu dute. Irabazlea OrdiziakoJuan Mujika izan da. Mujikak 300 euroko saria eta prentsan iragarkiairabazi ditu. Bigarren saria, 300 eurokoa, Jesus Mari Debak irabazi dueta aurkezpen onenari ematen zaion saria ere, 180 eurokoa, odolkigilehonentzat izan da.
Azaroaren 3ko igande goizean eguraldi txarra izan bazen ere, jende ugari bildu zen Euskadi enparantzako arkupetan buzkantzak dastatu eta antolatutako ekitaldiak ikusteko asmoz.
Ohitura den legez, artisau lanen erakusketa eta haurrentzako tailerrak ere izan ziren. Ekitaldirik arrakastatsuena, dena den, Igor Etxaniz “Kinttela” azpeitiarrak eskaini zuen hezitako zaldien erakustaldia izan zen.