Hainbatek gogoratuko ez badu ere, esan nahi nuke egun hori (azaroaren22a) musikarien eguna dela.
Herriko musika maisu batek esaten duen bezala musikaria da berepatroiaren egunean lanerako grina azaltzen duen bakarra. Adibideakugari dira, optikoek Santa Lutzi eguna aukeratzen dute jai egiteko,ikasle-irakasleek Akinoko Santo Tomas, instituzioek Santa Rita… Ba,musikariak beste era batera ospatzen du eta kontzertuak edoekitaldiak antolatu eta eguna lanean pasatzen du.
Musika gure herrian zenbateraino erroturik dagoen pentsatzen jarrinaiz eta aitortu behar dut sentsazio onak etorri zaizkidala burura.Esan nahi nuke garen biztanle kopururako ia denetarik dugula eta horijende askoren itzaleko inurri lanari esker izan dela.
Honela zerrendatxo bat egiten ausartu naiz eta loratu diren fruituakzein diren aipatuko ditut irakurlea kontura dadin hemen duguna ezdela ahuntzaren gauerdiko eztula.
Aipatu nahiko nuke txalaparta jotzen 26 urte daramatzaten Mendiarazanaiak eta 10 urte daramaten Zuhaitzaren Soinua Kolektibokoak. Niregalderetako bat hau da, zenbat hamarkada daramatza Zumarragakotrikitixak kaleak girotzen? eta orain Euskal Herrian punta-puntandauden herriko hainbat trikitilari bikotek? Lau hamarkada daramatzatebi herriotako txistulari taldeek beren doinuak igandero eskainiz etajende mordoa musika herrikoiaz zaletzen, makina bat urte Iratzarridultzainero taldeak gure gaita jotzen, Zumarragako musika bandarenmaila eta solemnitatea gutxik dute inguruotan, Urretxuko musikatailerrak erraztasunak besterik ez dizkio jartzen musika tresnarenbat ikasi nahi duenari. Kantuari dagokionez herrian eztarriakpunttuan dituzten 3 parroki abesbatza ditugu, 20 urte bete berriakdituen Goiargi abesbatzak harrobia segurtatu du Kimets eta Goiargitxiki proiektuekin eta lehenago kantu zaleak izan arren azkenakkantura biltzen jubilatuek sortutako Goizalde abesbatza, denerazenbat jende izan daiteke herrian kantari, inoiz pentsatu al duzuehorretan?. Hainbeste kantu talderen artean denborak eman ditu berefruituak eta hor zehar dabiltza talde hauetatik ateratako ahotsikonenak opera munduan edota puntako abesbatzen sendotze lanetan. Orainarte aipatutako guztia musikariz elikatzen lan handia egiten duSecundino Esnaola akademiak eta bertako orkestra propioan gaztetxoakbaliagarri ikusten hasten dira. Honela musika jole izugarriak ateradira eta buruan ditut hainbat biolinjole, soinujole, klarinetejole,flautajole edota pianojole zeintzuek punta-puntan egon litezkeenestatu mailan.
Musikaren beste alor batzuetan hortxe daude Ostebi, Fits eta SpezialGuest taldeak beraien biratxoak egiten eta Estitxu Sudupe jadanikizen ezaguna Euskal Herriko etxe askotan.
Jaun andreok goian aipatu ditudanak ez dira denak eta barka bekiteaipatu gabeek, baina hala ere esan jende ugarik itzalean eta askokmusu truk egindako lanaren fruitua dela. Ez dira denakpunta-puntakoak izango baina gure herriarentzat altxor haundia delaaipatu nahiko nuke.
Nire ustez Secundino Esnaola edo Jose Mari Iparragirrek buruaaltxatuko balute txalotu egingo lukete egin den lana baina ez nukebertan lo hartzerik nahi anbizio handiagoa eskatuko nieke taldeguztietako partaideei datozen lagun berriek erreferentzia bat izandezaten eta talde multzo oparo hau behingoz sustraitzeko.
Nire partetik eta azaroaren 22-ra begira ZORIONAK musika jole etazale guztioi eta gogorarazi egindako bidea luzea izan bada ere, askodugula bakoitzak bere alorrean egiteko.
Ibon Garmendia