Badira urte batzuk Urretxuko Udala eta Zintzo-Mintzoeuskaltzale elkartea gaztediaren eta aisialdiaren alorrean zenbaitekimen elkarrekin burutzeko ahaleginetan elkarlanean hasi zirela.Azken urte honetan gaiari serio heldu eta apustu gogor samar bategitea erabaki dute.
Ekimen honek arrazoi nagusi bat du: gazteak, gizarteratzen doazen heinean, euskara albora uzten hasten dira eta erdara hartzen duteeuren komunikazio hizkuntza. Taldeak geroz eta garrantzi handiagoahartzen du eta eskolatik datozen mezuak eta aginduak geroz eta eragingutxiago dute. Euskara, eskolako hizkuntza gisa bizi dute eta erdara,berriz, gizarteratzeko tresna aproposena. Era berean, gazte askorenustez, euskarak ez die euren gazte hizkuntza trebatzeko abantailarikeskaintzen eta erdarak, berriz, erraztasunak ematen dizkie eurenartean gazte hizkera propio bat sortzeko.
Euskara edo beste edozein hizkuntza, ez da eskoletan bakarrik ikasteneta gazteek bestelako erregistroak behar dituzte gero kaleanhizkuntza beste maila batean erabiltzeko. Hau kaleak bakarrik eskainieta irakatsi diezaieke.
Euskaltzaleok ezin ditugu gazteak ahaztu, egunen batean euskalmundura bueltatuko direla pentsatuz. Gazteek, gazte diren heinean,euren hizkuntza garatzeko aukera izan behar dute, euskarazerraztasunez komunikatzeko trebetasuna garatu behar dute, eta eurentrebeziaz beraien artean identifikatzeko hizkuntza sortu. Eskolakbere eginkizuna du, baina gizarteak eta administrazioak, berea.
Hortaz, Urretxuko Udalak, herriko euskara elkartearekin bateginda, aukera bat eskaini die gazteei: eurentzako leku bat, euren gustuko ekintzak euskaraz egiteko eta elkarrekin, lagungiroan, egoteko aukera eskainiko diena. Honakoak dira GazteLokalaren helburuak: 12 urtetik 16ra bitartekoei elkartzeko lekubat eskaintzea, gazteek gustuko dutena euskaraz eskaintzea, aisialdian gustukoak dituzten ekintzak (irteerak,ordenagailuak, musika, jokoak, telebistako saioak, futbol partiduak,dantza,…) jorratzeko aukera emango dien lokala eskaintzea, gazteenarteko komunikazioa bultzatzea eta lagun berriak ezagutzeko aukeraematea, euren lokala kudeatzeko behar dituzten tresnak eta arauakbideratzeko aukera ematea eta euskal kultura jorratzea.
Zintzo-Mintzok eta Urretxuko Udalak garbi dutegazteekin zerbait egin nahi badute beraiekin batera egin behar dutelaeta ez beraientzat. Hortaz, bidelagun izan behar dira. Gazteekprotagonista eta partaide sentitu behar dute, euren iritzi eta nahiakontuan hartuz elkartea eraiki behar da. Askotan Udalak etaZintzo-Mintzok ez dute gauza handirik egin beharko, nahikoaizango da hitz egiteko lekua eskaintzea. Beste batzuetan, berriz,gustuko tresnak eskaintzea edo ekitaldi eta irteerak proposatzeaizango da euren lana.
Gazteekin batera, begirale taldea izango da, gazteak eta lagun giroabultzatzeko prestatua. Adinez urte batzuk zaharragoak izan arren,erraz identifikatuko direnak eta hurbil izango dituztenak. Begiralearduradunek hilero iharduera egitaraua prestatuko dute, beti eregazteen nahiak eta gustuak kontuan hartuta, baina proiektu honenhelburuekin bat eginda. Hiru multzotan bana daitezke iharduerahoriek: gela barruko jolasak eta entretenigarriak (mahai-jokoak,bideo emanaldiak, telebista, musika…), iharduera didaktikoak(ikastaroak, hitzaldiak, tailerrak…) eta kanpoko iharduerak(mendi-irteerak, kirol txapelketak…).
Lehen urtea oso garrantzitsua izango da proiektu honetan. Izan ere,Udal arduradunen eta Zintzo-Mintzoko kideen ustez,gazteak erakartzeak dituen zailtasunez gain, hauek bultzatzaile etadinamizatzaile bihurtzeaz gain, bertan eutsi ahal izateko ahaleginhandia egin beharko dute. Aurrera begira, gazte txokoak, besteedozein elkarte edo taldek bezalaxe, barne-araudi bat beharko du, etagai hori ere Zintzo-Mintzoko zuzendaritzak, Udalordezkariek, begiraleek eta gazteek elkarlanean jorratuko dute.
Orain arteko lana Udalak eta Zintzo-Mintzok egin dute,baina hemendik aurrera gazteak izango dira protagonista nagusiak.Gazte Lokala izena bera behin behinekoa da eta bazkide izangodirenek jarriko ahal izango diote behin-betikoa.