Celso Salgado
Prestige itsasontziaren kontu honetan errua izan dutenguztiei oparituko nieke ikatza. Urrea, berriz, garbiketa lanean aridiren bolondresei.
Lourdes Arakama
Ikatza Espainiako gobernuari oparituko nioke, batez ereEuskal Herriarekin duen jarreragatik. Urrea, berriz, bolondres lanaegiten dutenei.
Arantxa Zabaleta
Ikatza jende askori oparituko nioke. Batik bat Aznar etabere ingurukoei, Sanz eta bere ingurukoei eta Ibarretxeri, gauza batesan eta bestea egiten duelako. Urrea ezkutuan lan eginez aurreraegiten laguntzen dutenei oparituko nieke.
Lili Bulgantzis
Ikatza Ben Ladeni oparituko nioke. Urrea, berriz,galiziarrei oparituko nieke Prestige itsasontziaren hondoratzeakeragindako kaltea konpentsatzeko.
Mertxe Sánchez
Ikatza Aznarri oparituko nioke, Prestige itsasontziarenkontu honetan gauza gehiago eta hobeak egin zitezkeela uste baitut.Urrea Ibarretxeri emango nioke, denak bere aurka baititu.
Ana Mari Perurena
Guztiok bai ikatza bai urrea merezi ditugula uste dut.Izan ere, guztiok dugu munduan gertatzen diren gauza txar eta onguztien ardura.