Inma Bergaran hasi zen lanean, baina 1980an jada herrian zen. “Urretxuko Udalak ikastetxe publikoetan zebiltzan herriko haurrei B eta D ereduak eskaintzeko patronatu bat sortu zuen eta bertan hasi nintzen. Patronatu horrek Eskola Nazionalak zituen hainbat ezaugarri gainditzea eta, prozesu luze baten ondoren, irakasleen perfila euskalduntzea lortu zuen”.
Bertan bi urte eman ondoren, Inma Gainzurin lanean hasi zen eta 1987az geroztik ikastetxe honetako zuzendaria da. “Nekea somatzen hasi naiz eta kargua uzteko momentua iristen ari zaidala uste dut”. Kargua uzten duenean, karguarekin batera, eraikin berria ere utziko dio bere ordezkoari. “Ea datorren ikasturteko bigarren hiruhileko eraikin berria bukatua dagoen!”.
-Zer izan nahi zenuen umetan?
Ez dakit. Beharbada medikuntzarekin zerikusia duen zer edo zer, gauza horiek gustukoak bainituen.
-Aisialdian zer egitea atsegin duzu?
Etzanda egotea, irakurtzea, musika entzutea…
-Bizitzeko toki bat?
Itsasoa eta berdea gertu dituen edozein toki.
– Lehengo haurrak ala oraingoak?
Haurrak beti haurrak dira. Gizartea da aldatzen dena eta haurrak aldatzen dituena. Egungoek edozertarako aukera gehiago dute.
-Lehengo gurasoak ala oraingoak?
Elkarlanerako eta elkarrekin hezteko prest dagoen edozein. Guraso izatetik lagun izan nahi izatera pasatu gara, baina gurasoa guraso izan behar da.
-Zure lanetik gehien atsegin duzuna?
Umeekin tratua, batez ere txikiekin.
-Eta gutxien atsegin duzuna?
Burokraziaz betetako lana da. Askotan pedagogiari eskaini beharko geniokeen denbora paper artean pasatzen dugu.
-Nor zigortuko zenuke atsedenaldirik gabe?
Kalidade lege berria asmatu duena.
-Eta nori jarriko zenioke “bikain” bat?
Eguneroko lanean diharduten irakasle guztiei.
-Zure ikasle garaian, zer ikasgai zenuen gustukoen?
Ez dakit gustuko ezer nuen…
-Eta bereziki gorroto zenuen ikasgairik ba al zenuen?
Historia oso atrabesatuta nuen garai hartan.
-Olentzero bazina, zer oparituko zenieke haurrei?
Zoriontsu izateko baliabideak eta jolasteko denbora.
-Eta gurasoei?
Haurrekin egoteko eta jolasteko denbora eta pazientzia.
-Ilehoriak ala beltzaranak?
Denak.
-Egindako azken oparia?
Liburuak, uste dut.
-Eta jasotakoa?
Kamiseta bat.
-Data bat?
Oporretako edozein egun.
-Neska eta mutil izen bana?
Seme-alabenak esan beharko ditut… Ane eta Alex.
-Zein egunkari irakurtzen duzu?
Egunkaria egunero eta DV eta Gara ere bai.
-Gustuko telebista saioa?
Albistegiak eta pelikula onak.
-Bereziki gorroto duzuna?
“Gran Hermano”.
-Liburu bat?
“Los pilares de la tierra”.
-Filme bat?
“El golpe” asko gustatu zitzaidan bere garaian. Orokorrean zine beltza eta misteriozkoak atsegin ditut.
-Gustuko abestia?
“Xalbadorren heriotzean”.
-Soinu bat?
Bibolinarena, ondo joz gero.
-Usain bat?
Belar moztu berriarena.
-Janari bat?
Edozein.
-Ura ala…
Ardo beltza.