1. Esan ez duena inoren ahotan jartzea onartezina iruditzen zait;batez ere, kasu honetan gertatu den bezala, pertsona hori adintxikikoa bada. Aldizkarian nire aurka agertzen diren hitzak bereaitak botatakoak badira -eta hori horrela izan dela aitortu ditaldizkariaren arduradun batek- ez dut ulertzen zergatikOTAMOTZen Maitaneren ahotan jarri duten.
2. Gezur hutsa da Maitanek edo bere aitak proposamen bat egin zutela.Izan ere, ez nien aukerarik eman. Proposamena aurkeztu zuen bakarraneu izan nintzen, eta aitak ez zuen onartu. Proposamena idatziz eginnuen, eta norbaitek ezagutzeko interesa badu, Maitaneren aitari edoniri eskatu besterik ez du.
3. Asko dira bizikletaz egin daitezkeen kirol edoikuskizun-jarduerak. Denak, ordea, ez dira sartzen Goierri, K.E.renTxirrindularitza Atalak sustatutako planetan. Trialsina batgehiago da, eta segur aski hori da praktikatzaile gutxienduena. Badaude plan horietan sartzen ez diren beste batzuk ere, halanola, mendiko bizikleta, edo pistakoa, eta modalitate horiekpraktikatzen dituztenek ere ez dute Goierritik dirulaguntzarikjasotzen. Beste hainbeste gertatzen zaie errepideko modalitateanaritzen direnei, atalak onartutako egutegitik at dauden frogetarajoaten badira.
4. Maitane Anduezaren aitak edo besteren batek uste badu nire karguaez dudala betetzen behar den bezala, konponbide erreza du: GoierriK.E.ko kide egitea, eta kargua eskuratzea; nire aldetik ez nioketrabarik jarriko. Bitartean, neronek jarraituko dut, Goierri K.E.renAsanbladak besterik ez badu erabakitzen,eta jarrera bera mantentzendut; hau da, gaur egun Goierri K.E.ak bere planetan ez du sustatzenez trialsina, ez mendiko bizikleta, ezta pistakoa. Hala ere,Maitaneri iaz egindako proposamenari bere horretan eusten diot.Gainera, nik jasotako berrien arabera, Goierrin egindako proposamenaLazkaon jasotakoa baino hobea da.
Urretxun, 2002ko abenduaren 4an.
Xabier Egea Jauregi
Goierri K Eren Txirrindularitza AtalekoOrdezkaria