Ostiralean jakingo da eskaparate lehiaketa nork irabazi duen (082. alea)
Iaz bezala, aurten ere euren eskaparatea Gabonetako apaindu duten merkatari guztiak ari dira lehiaketan parte hartzen izena eman beharrik gabe. Epaimahaikideek Santa Lutzi egunean ekin zioten bi herrietan zehar ibili eta eskaparate guztiak begiratzeari.
Sari banaketa hilaren 20an izango da, eguerdiko 1:15etan, Urretxuko Udaletxean. Irabazleak 300 euro eta estatua jasoko du. Bigarrenak, berriz, 240 euro eta estatua jasoko ditu eta hirugarrenak 180 euro eta estatua. Laugarrenarentzat 120 euro eta diploma izango dira eta bosgarrenarentzat 60 euro eta diploma. Bi-Tarteanek bazkide onenari garaikurra eta 120 euro emango dizkio.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide