Lehenekitaldia herriko bertsolari amateurren (bertsozaleen) artekotxapelketa izango da. Bertsolariek hiru laguneko taldetan partehartuko dute eta lan errazak eta motzak bete beharko dituzte. Lehenkanporaketa Motz tabernan izango da martxoaren 7an, bigarrena Foxtabernan 14an eta hirugarrena Aldiri tabernan 15ean (guztiak gaueko11etan). Finala Gaztelekun izango da, 28ko gauerdian.
Gainontzekoekitaldiak, berriz, honakoak izango dira: martxoaren 21ean bertsomusikatuen ikuskizuna Zelai Ariztin gaueko 10etan, 22an bertsoeskolako klase irekia goizeko 11etan Kultur Etxean eta 27an Jon Maiaeta Xabier Amurizaren hitzaldia 7:30ean Kultur Etxean. Maiak etaAmurizak “Mende baten aldarriak bertsotan jarriak”bertso-hitzaldian XX. mendearen errepasua egingo dute. Bukatzeko,martxoaren 29an gaueko 10etan Zelai Ariztin, Andoni Egañak,Sebastian Lizasok, Unai Iturriagak, Maialen Lujanbiok, AitorMendiluzek eta Nerea Elustondo legazpiarrak punta-puntako bertsosaioa eskainiko dute.