Pagotxeta plataformaren aldarrikapen nagusia autodeterminazio eskubidea da. “Euskal Herriak dauka hitza eta erabakia, euskal herritarrok erabakitzeko eskubidea behar dugu”.
Autodeterminazio, justizia eta bake aldarrikapena lau haizetara zabaltzeko, “Pagotxeta–Herribide Eguna” antolatu zuten otsailaren 22rako. Egun horretan, goizeko 11etatik arratsaldeko 2etara hainbat ekitaldi izan ziren Areizaga-Kalebarren plazan.
Egun berean, Urretxuko ezkertiar eta abertzaleek osatu duten “Herribide” ekimena aurkeztu zuten.