Gotzon Aranburu
Eraso faxista ba da. Herrietako agente politiko etakultural guztiak zerbait egitera, ez esatera, behartzen dituena.Aitzakien garaia bukatu da eta gure burua abertzale edo euskalduntzatdaukagun guztiok honen gainetik pasatu beharra daukagu.
Asier Treku
Harrituta nago. Espero ez nituen gauzak gertatzen aridira. Piskanaka terrenoa jaten ari dira eta ezin dugu pentsatuhurrengoa zein izan daitekeen, ez dirudi hau bukatuko denik. Hausalatzeko antolatuko diren mobilizazioetan parte hartu behar dugu.
Maria Plazaola
Harrigarria da Egunkariaren aurka joatea, baina azkenbatean estatuaren jokoa da. Ez da bakarrik sektore bati ukitzendiona, euskaltzale guztiok ukitzen gaitu. Euskal egunkari bakarra daeta euskaltzale denok elkartu beharko genuke gertatutakoa salatzeko.
Mikel Aramendi
Egin denaren aurrean, zaila da herritarren ekimenezgertatutakoa aldatzea. Hala ere, lanean jarraitu beharko da eta indargehiagorekin ahal bada. Jendea laguntzeko gogoarekin dago, bainaazpiegitura berria sortzea zaila izango da.
Andoni Ausin
Gertatutakoaren kontra zerbait egitea oso zaila da. Nahidutena egiten dute, boterea beraiek baitute. Eginekin, AEKrekin… berdina gertatu zen. Herritarrok ahal dugun guztia egingo duguhau konpontzeko, baina ez dakit kasu egingo zaigun.
Anes Urbegain
Astakeria galanta da, baina ez da lehenengoa ere. Denonartean zerbait egin beharko dugu, besterik ez bada kalera irten etasalatu egin beharko dugu.