Txunditutanago. Hain txundituta, ezen saioa bukaeraraino ikustea erabaki dudan, halakobatean Moncloatik emandako agindu baten ondorioz, transmisioa etengo dutela,kasik, sinetsita. Izan ere, ez pentsa salatzaileek hitz epelak erabilidituztenik; tartean, Bardem bezalako hispanis lover-ek gobernuari hortzakerakutsi dizkiote. Beste batzuek, hippyen garaiko mezuak birgogoratuz, eskuaaltxatuz: “No a la guerra, por favor” esaten dute ahots melosoa jarriz. Etaaskok, Penelope Cruz txolina adibide, titi artean “no a la guerra” dioentxarteltxoa jarrita agertu dira.
Esatenari nintzen bezala, Madrildik bertatik gobernuari ematen ari zirenastinaldiaren morboagatik gelditu nintzen telebistari pega-pega eginda.Sentsibilitate berriren bat ernaltzen ari ote zen esperantza ere piztuzitzaidan une batean. Errealitatera agudo itzuli nintzen, ordea, “Leitzakomorroskoa” poesia errezitatzen ikusi nuenean; euskaraz, gainera. Sinesteko ere!Ez naiz ni, baina, Iñaki Perurenari deitura hori jarri diona; alabaina, esangodidazue bestela zer ondoriozta daitekeen harrijasotzaileak partenair-tzat zuenAlaskaren hitzak entzun eta gero: “No piensen ustedes que detrás de este cuerpose esconde tan sólo fuerza bruta”, bota zuen lizun-lizun. Eta erremate emateko:“Detrás de este cuerpo hay mucha sensibilidad”; alegia, idi pare bati adinekointeligentzia aitortu zion postmoderm-ak Leitzakoari. Kuku otzara halako hori.
Sari Banaketa aurrera joan ahala, ordea, sutanjartzen hasi nintzen. “No a la guerra” batek, “stop a la guerra” besteak, “noqueremos guerra” hurrengo batek. Madrildik ehundaka kilometro gutxira ematenari den gerraren aurka ez al du inork ahotsik altxako? Kokolo talde honetakoinork ez al du korajerik izango estatu espainolean gerra bortitza bizitzen aridela aitortzeko sikiera? Inor ez al da Euskal Herriari begira jarriko?
Espainiakokomunikabide guztietan egunero gara portada eta orrialdeak betetzen dituzteEuskal Herriko indarkeriaz hitz egiten. Oraindik ez al dira konturatu hitzhoriek guztiak gerrarako kontsignak direla? Ez al dira oraindik jabetu PPriedota PSEri botoa emanez beste gerra baten babesle ere badirela? Berenkartzeletan preso politiko euskaldunak dituztela? Madrilgo Audientzia Nazionalagerra-kontseilu bihurtu dela?
Biktimismodeitu ohi diote nire jarrerari. Azken egunotako gertaerek, ordea, nire usteaindartzen dute: Joseba Garmendia Donostiako fakultatera ekarri zutenean,eszenifikatu zen muntaia poliziala eta mediatikoaren lekukoa izan naiz, halanola Joseba eta etxekoek Ertzantzaren eskutik jasan behar izan zuten jarrerasalagarriarena. Pagotxeta plataforma aurkeztu den egun berean Andoaingo atentatubidegabearen berri izan dut. Arratsaldean presoen aldeko enkarteladarekin egindut topo. Eta erosketak egin ohi ditudan supermerkatuan eszena bukoliko hauikustea tokatzen zait askotan: PPko zinegotzi bat bizkarzaina alboan duela,guztiak mesfidantza aurpegiaz begiratzen gaituen ertzaina, eta semea tiroz hilzuten ertzainaren amaren begirada saihestezina.
Etaberriro ere Goya Sariak etorri zaizkit gogora: zein erraza den milakakilometrotara dagoen gerra baten aurka jende aurrean azaltzea! Zein erraza den Irak-ekoherriari elkartasuna adieraztea! Zein erraza den urrutitik ikusten ditugunindarkeriak salatzea!
Nik ere, nire bizilagunen aurrean mikro bathartzeko aukera izan dut, ez da denbora asko. Baina isildu egin naiz. Nik eregerraren aurkako manifestu bat irakurri nahiko nukeen. Baina gaur egun Euskal Herrian bizi dugun egoerapolitikoan ez dira horretarako baldintza egokiak ematen –alderdi politikoguztiak dira, nire ustez, askatasun falta horren erantzule, alderdi politikogisa jokatzen dutelako eta erasoak handiak direnean kontsignak nagusitzendirelako: baldintza gehiegi, kontrolaezinak diren arrisku faktore gehiegi,gorroto handiegia, tolerantzia gutxiegi, itxikeria handiegia eta faxismoa nonahiaurrea hartuz.
Etani paperak zirriborratuz nire pentsamenduak ordenatzen eta erosketetarakozerrendak egiten bizi naizen etxekoandre langile bat besterik ez naiz. Aitordezadan mikroa eskaini didatenean, barrenetik ia eutsi ezinda, irten eta mihipuntan geratu zaizkidan hitzak esateko gogoz nagoela oraindik: gerrarik ezEuskal Herrian.
Antxiñe Mendizabal Aranburu