Juanlu Escudero eta Oskar Cadierno izan zirentelebista saioa egitearen ideia izan zutenak. Sketch batzuk egitekoasmoa besterik ez zuten, baina Oskarri foiletoi tankerakosketch luzeago bat ere egitea otu zitzaion. "Hasieran ideiaalboratu egin genuen; hura egiteko behar zen jende kopurua zela eta,zorakeria iruditu bazitzaigun. Baina, azkenean, musika zuzeneanjotzen duen mariatxi talde bat ere sartu dugu Palomita Blancafoiletoian". Azken emaitza bospasei sketch laburrez (gehienakeuskaraz) eta sketch nagusia den Palomita Blanca foiletoiaz (erdaraz)osatutako saioa da, Monty Phyton taldeak bere garaian egiten zituenenantzerakoa.
Nolatan urretxuar eta zumarragar batzuk Cantinflasen pare? "Betidanikgustatu izan zaigu mexikar herria eta beraien modura hitz egitea,bertara joatea bakarrik falta zaigu… Istorioak inplikazio handiaizatea nahi genuenez, mariatxi talde bat sartzea otu zitzaigun.Horretarako Candy-rekin harremanetan jarri ginen eta baietza emanzigunean gainontzeko mariatxiak fi-txatu genituen". Juanlureniritziz, mariatxiak pertsonaia bat gehiago dira: "foiletoiarensoinu banda eurek jartzen dute eta benetako mexikar kutsua ematendiote".
Jakinminak jota, Juanlu eta Oskarri istorioaren nondiknorakoak azaltzeko eskatu genien, baina ez dute telebistan botaaurretik gehiegi zehaztu nahi. "Ez da foiletoi hegoamerikarrenparodia bat, gure gustuen eta izaeraren araberako foiletoia baizik.Western kutsu handia du. Istorioa Encinillas izeneko mexikar herribatean gertatzen da eta, bertan, pistolak, gartzelak, sheriffa,maitasuna, zeloak… tartean daude. Gaiztoak oso gaiztoak dira,zintzoak ez dira diruditen bezain zintzoak… Tonu epikoa eman diogueta pasioz gainezka dator". Sketch-ak, berriz, egunerokobizitzari buruzkoak omen dira. "Sketch gehienak osokostunbristak dira, eguneroko istorioak. Dena den, badagosurrealistagoa den bat edo beste ere".
Telebista saio bat egitea ez da ahuntzaren gauerdiko eztula:aktoreak, soinu teknikaria, dekoratu egileak, gidoilariak… PalomitaBlanca eta sketch-ak egiten 40 lagun inguruk parte hartu dute."Tailerrean 20 lagun inguru gara. Gutaz gain, mariatxiek etabeste hainbat lagunek parte hartu dute. Produkzioaz, baimenaklortzeaz… antzerki tailerrekook arduratu gara. Ekoizpenaz RosaGarrido eta hirurok arduratu gara. Foiletoiaren zuzendaritzarenardura Oskarrek hartu du eta ni (Juanlu) sketch-akzuzentzeaz arduratzen ari naiz. Kamera arduraduna IñakiMariñelarena da, montaia UTBn egiten ari gara…".
Juanlu eta Oskar oso gustura daude egindako lanaz etalanean izandako giroaz. "Gure lan guztietan ahalik eta jendesortzaile gehien parte har dezan saiatzen gara. Honela, istorioaherrikoia izatea eta jendeak ikustea lortzen duzu".
Karmakrosekoek grabatutako telebista saioa martxoan botakodute lehenengoz UTBn, segur aski astearte gauetan. Lehenago trailerbat botako dute saioa iragartzeko. "Oso garrantzitsua izango dapublizitatea ematea. Horretarako, ahalik eta zarata gehien ateratzensaiatuko gara: trailer bat botako dugu, komunikabideetan azaltzensaiatuko gara… UTB ikusi ezin dutenek, orain dute antena jartzekoaukera bikaina: herritarrek egindako saio bat da,dibertigarria… Aktore lagunei telebistarako saio bat egiten arigarela esaten diedanean txundituta gelditzen dira (Juanlu)".
Karmakrosekoek ahalegin handia egingo dute jendeak eurenlanaren berri izan dezan. Izan ere, bi urte eman dituzte lan egiten."Astelehenetan mariatxiek lan egiten dute, asteazkenetanentseiatzen saiatzen gara eta larunbatetan, igandetan, beharrezkobaldintza guztiak betetzen diren guztietan… grabatu egiten dugu.Eszena batzuetan jende askok parte hartzen du eta guztiak egun bereanbiltzea oso zaila da, ez baikara profesionalak. Honek, eta bestegauza batzuek, lana asko atzeratzen dute".
Gainera, eszena batzuk kalean grabatu dituzte. "Pagoeta antzokiatelebista estudio bezala erabiltzen ari gara. Bertan eszenografiakmuntatu eta barrualdeko eszena batzuk grabatu ditugu. Beste batzuk,berriz, Legazpi Dorretxean, Zelai Ariztin, Zumaiako hondartzan,Legazpin… grabatu ditugu. Oraingoz ez dugu kalean istilu handiriksortu, baina gure asmoa geroz eta eszena gehiago kalean grabatzea da.Ez dugu Estudio 1 zena bezalakoa izatea nahi".
Oraingoz 90 orrialde dituzte idatzita eta hauetatik 40 grabatudituzte jada. "Lehen saioan 40 orrialde hauek eman dutena botakodugu, ordu eta erdi inguru. Jadanik bigarren saioa grabatzen ari garaeta ahal bezain pronto botako dugu. Antzerkia egitea etatelebistarako lan egitea oso ezberdina da. Ideiarik ez genuen, bainaausardia handia izan dugu. Hemendik aurrera azkarrago eta hobetoarituko garela uste dugu. Guk ere, Felix Linaresek bezala,jendeari akatsak aurkitzea proposatuko diogu: ea nork aurkitzendituen akats gehiago. Etsaiarekin ezin baduzu, elkartu zaitezberarekin".
Karmakros antzerki taldeko lagunen asmoa Palomita Blancaahalik eta gehien luzatzea da: bi urte, hiru… “Gure ustez, laukapitulu grabatu ditzakegu. Telesaila bukatzen dugunean, gainontzekoherri telebistetan botatzea gustatuko litzaiguke. Bestalde, arrakastabadu eta aurrera egiten badu, herriko eta inguruotako jende ezagunakgonbidatu gisa parte hartzea nahi dugu".
Antzerki taldekoek, telebista saioan lanean burubelarri dabiltzanarren, ez dute taldearen betiko martxa alde batera utzi eta besteasmo batzuk ere badituzte. "Astean behin jende berriari klaseakematen dizkiogu. Ikasturte bukaeran Zelai Ariztin, Bitartean-enlaguntzaz, urtean zehar egindako lana erakutsiko dugu guztiok.Bestalde, web orria prestatzen ari gara Eusko Jaurlaritzarenlaguntzaz".