Ekitaldiari hasiera emateko OihaneToledo soprano urretxuarrak bi abesti kantatu zituen Juan LuisAranburu eta Mikel Peñagarikano musikariek lagunduta. Ondoren,Pello Gonzalez alkateak, Itziar Oñatibia EmakumearenKontseiluko ordezkariak eta Mairiko Maria Jesus Larrañagak etaPolo Rodriguezek hitza hartu zuten.
Alkateak Mairik eta EmakumearenKontseiluak egiten duten lana goraipatu eta eskertu zuen. ItziarOñatibiak emakumeek alor ezberdinetan pairatzen dutendiskriminazioa aipatu zuen eta hau gainditzea guztion ardura delagogorazi zuen. Maria Jesus Larrañagak eta Polo Rodriguezek,berriz, Mairi hitzaren esanahia azaldu zuten.
Ekitaldiari amaiera emateko, OihaneToledok beste bi abesti kantatu zituen eta udaletxean bildutakoguztiek hamaiketakoa izan zuten beheko solairuan.