Nerea oso gustura dago Gazte Lokalakjaso duen harrerarekin. “Lehen hilabeteetan nahi zuten guztiaksar zitezkeen eta egunero ehundik gora haur etortzen ziren. Orain40-50 haur inguru etortzen dira: ostiraletan gutxi samar,larunbatetan gehiago eta igandeetan gehien”.
Lehen egunetan, bazkide egiteko, fitxabat betearazi zitzaien. Horretarako 5 euro ordaindu zituzten etahilero beste hiru euro ordaintzen dituzte. “137 haurrek betezuten fitxa, baina hauetatik 25 jada ez dira hemendik azaltzen.Etortzen direnak 6. mailakoak dira. Hasieran beste adinetakoak ereetortzen ziren eta berriro erakarri nahi ditugu. Hori dela eta,hemendik aurrera antolatuko ditugun ekitaldiak, beharbada,guztientzat irekiak izango dira”.
Orain arte Gazte Lokaleko begirale etagaztetxoek ekitaldi bakarra antolatu dute: ihauterietako mozorrolehiaketa. Lehiaketan gaztetxo askok parte hartu zuten. Epaileensaria Jon Ander Arzellusek irabazi zuen eta bazkideen saria, berriz,argazkian mozorrotuta ikus dezakezuen Saioa Pueblak, Maitane Ruizek,Idoia Mendiak, Maite Plazaolak, Begoña Santillanak, OihaneArruabarrenak eta Jone Inzak osatutako taldeak.
Bileran begiraleek eta gaztetxoek bestehainbat ekitaldi antolatzea adostu zuten. Hilero tailer batantolatuko dute (lehena martxoko azken asteburuan izan zen),ikastaroak ere izango dituzte (lehena informatika ikastaroa izangoda) eta apirila edo maiatzean Donostiako izotz jauregira irteeraegingo dute, besteak beste.
Bileran beste hainbat gai ere aztertuziren. Gazte Lokalaren anagrama lehiaketa antolatu dute, gaztetxoekfutbolina, billarra, edari-makina eta ping-pong mahaia eskatuzituzten, besteak beste, eta ordutegia 9ak arte luzatzea eskatuzuten. Horrez gain, oraindik bazkide ez diren asko Gazte Lokalerasartzen dira eta bazkideak hauei sartzen uztearen aurka agertu ziren.Bukatzeko, gaztetxoak oso gustura azaldu ziren Gazte Lokala irekiizanarekin, honela ez baitute derrigor kalean egon beharrik.