IlunaBar taldea Gorka Hermosarenegitasmo oso pertsonala da. Betidanik musika klasikoan aritu da batikbat eta inguruko jendearen gustukoa izango zen musika jorratzekogogoa zuen. “Pena ematen zidan jende ezagunari transmititzen ezjakiteak”. Hori lortzeko, musika munduan izen handia duenjendearekin batera IlunaBar taldea sortu zuen.
IlunaBarrek abenduan kaleratu zuen berelehen diskoa eta Gorka oso gustura dago diskoak izan duenharrerarekin. “Durangoko azokara begira kaleratu genuen, bainahasieran diskoak ez zuen diskoetxeak espero zuen erantzuna izan. Izanere, gure abeslariek (Hemendik At taldeko kide ohiak diren Edurne etaStella) euren disko propioa atera zuten eta Hemendik At taldearenjarraipena zenez, komunikabideek disko horri IlunaBarrenari bainogarrantzi handiagoa eman zioten”.
Azkenaldian, ordea, salmentek gora egindute. “Pixkanaka diskoa irratietan entzun da eta salmentek goraegin dute. Dagoeneko gastuak ordaintzeko adina atera da eta hori onada etorkizunari begira. Dena den, niri salmenten kontua ez zaitgehiegi axola. Diskoetatik diru gutxi irabazten dugu eta guri komenizaiguna diskoa entzuna izatea da”.
Euskadi Gaztea irratiko Top Gazteazerrendan izatea bultzada garrantzitsua da. “Diskoa grabatugenuenean ilusioa egiten zidan zerrendan sartu zitekeela pentsatzeak,baina ez nuen uste abestiren bat lehen postura helduko zenik”.
Kontzertuei dagokienez, orain artekontzertu gutxi eskaini dituzte. “Beste kontu batzuetan sartutaegon naiz, baina orain managerra kontzertuak bilatzen hasi da.Oraingoz Parisen, Paben eta Kursaalen jo dugu (ETBren saio baterako)esaterako, baina kontzerturik pozgarriena Kilometroak egunean herrianeskaini genuena izan zen”.