Ordu erdi pasatxoko iraupena duenikus-entzunezko horretan Jose Mari Iparragirre urretxuar semekuttunaren bizitza azaltzen da. Tartean, Iparragirreren lanaren,bidaien, pentsamoldearen, berak bizi izandako garaiaren etaUrretxuren berri ematen da.
Apirilaren hasieratik aurrera ikusgaiizango den bideoarekin batera, Iparragirreri buruzko ibilbideturistikoa eta esku-orria ere prestatu dira. Apirilaren 2tik aurrera,hala nahi dutenek, esku-orria hartu eta ibilbide turistikoa egitekoaukera izango dute. Ibilbide horrek Urretxuko tokirik esanguratsuenakikusteko aukera eskaintzen du. Hauen artean, Iparragirrerenjaiotetxea, estatua eta mausoleoa, Gernikako Arbola plaza eta UdalPinakoteka ikusteko aukera izango da.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide