GorkaOjangurenekKorrikaren azken edizioetan herriko batzordean parte hartu du. "Gehienbatduela bi urte ibili nintzen, Korrika kulturaleko ekitaldiak antolatzen. Orduanjada herriko batzordearen koordinaketa lana eskaini zidaten, baina ez nengoenardura hori hartzeko moduan. Badirudi herrian lista negra antzeko bat dagoelaeta aurten berriro eskaini didate, lan honetan ukitu behar dudan jende askoezagutzen dudalako. Josu ere ezagutzen dut eta duela bi urteko paperakizateak laguntza handia eskaini dit".
Gorkaren ustez herrian Korrikaren antolaketaz arduratzea erronka polita da. "Azken finean, hau erenorbaitek egin beharra du. Gauza asko ikasten dira, baina"marroi" bat ere bada. Jendearekin harremana izaten, aurpegiagogortzen… ikasten da. Bestalde, erantzukizun guztia zure gain hartzen duzu:askotan denetik egiten ibili behar duzu, jende asko ez da hurbiltzenbatzordera, leku batzuetan jendeak ez dizu aurpegi onik jartzen…".
Dena den, oraingoz guztia nahi bezala atera omen da. "Orain arte ekintzakulturalak eraman dira aurrera eta bertso txapelketa, adibidez, osoarrakastatsua izan da. Bestalde, toki batzuetara joan eta Korrikaren aldedirurik emango ez duela uste duzunak dirua ematen du. Horrek poztu egitenzaitu. Korrikaren helburu nagusiak kilometro kopuru bat saltzea eta herrikoeuskaltzaleak biltzea da: kilometro guztiak salduko dira eta ekitaldietanherriko euskaltzale asko bildu dira".
Gorkari, ea "beteranoei" aholkurik eskatu nahi zien galdetu genion."Josuri aholkua edo duela bi urteko informazioa askotan eskatu diottelefonoz, baina azkenean zuk zeuk moldatu behar duzu. Plan txiki bat egin etahorri segitu behar zaio".
Antxiñe Mendizabal, Xerapio Jauregi eta JosuAztiria "beteranoek" Gorkarentzat aholkurik ez dute, baina baimakina bat istorio kontatzeko. Antxiñe duela 17 urte hasi zen AEKnlanean. "Lehengo egunean kontuak ateratzen hasi nintzen eta 17 urte pasadirela konturatu nintzen. Oso gaztea naiz oraindik, nola liteke 17 urte izatea!Ni orduan ez nenbilen euskaltegian eta Patxi Iraetak eskaini zidan koordinaziolana hartzea. Hurrengo urtean jada irakasle lanetan hasi nintzen eta AEKkodinamikan sartu nintzen. Lehenengo lana kotxea edo motoa erostea izaten zen,Egiako etxeko bileretara joateko, kartelak ekartzeko… Ordutik 8 edizioantolatuko ziren". "Lehen ez zen urte batean bai eta bestean ezegiten", dio berehala Xerapiok. "Hamasei hilabetez behinegiten zen, batzuetan neguan izaten zen, besteetan igoal udaberrian…"."Behin ez al zuen elurra egin?", gogoratzen du Josuk.
Bisastin izandako solasaldian galderak guk egingo genituela uste genuen arren, Josuketa Antxiñek gure lanean lagundu ziguten. Izan ere, Antxiñeeuskaltegiaren egungo dinamika ezagutzeko gogoz joan zen eta Josu,berriz, duela urte batzuetako istorioak entzuteko irrikaz. Grabagailua martxanjarri eta galdera-erantzunak eurek bota zituzten.
"Ni hasi nintzen urtean lehen aldiz afari herrikoia egin genuela etafrontoira jende asko joan zela gogoratzen dut. Ondorengo urteetan batzorderaazaltzen zen jende kopurua bajatuz joan zen", dio Antxiñek."Polita izango zen ikustea ea egun jende berak erosten dituen kilometroak.Nik buruan dut zeintzuk erosten zituzten", bota du ondoren. "Ez daasko aldatu" dio Xerapiok.
Saldu beharreko kilometro kopurua beti antzekoa izango denez, aurrekoedizioetan erosi dutenek errepikatzea nahikoa izango da guztiak saltzeko…"Urretxu-Zumarragan lan bikoitza izaten genuen, Korrika bi aldiz pasatzenbaitzen askotan. Kilometro asko saldu behar ziren" (Antxiñe).
Kilometroak saltzea lan gogorra bada, badira ere gusturago edo seriotasungutxiagoz egiten diren lanak. "Graziosoena kotxea eta pintura baldea hartueta kilometroak markatzea izaten zen. Kilometro batzuk kilometro eta erdikoakizaten ziren", dio Antxiñek. "Tranpa ere egiten genuen, -oroitzen du Xerapiok – herri barruko kilometroek 700 metro izaten zuteneta Aizpurutxo aldekoek, berriz, bi". "Kotxeek pintura borratukoduten beldurrez izaten ginen eta oso bezperan joaten ginen" (Josu)."Eta gainera gauez, con nocturnidad y alevosía. Urte batean Santa Lutzikosurtidore ondoko paretan sekulako pintada egin genuen eta goiko baserrikoakhaserretu egin zitzaizkigun" (Antxiñe).
Antxiñe bi aldiz izan zen herriko batzordearen koordinatzailea, Xerapiobehin eta Josu beste behin. "Ondoren irakaslea izan nintzenez etairakasleok partaidetza zuzena genuenez, lana antzera egin behar izaten zen.Koordinatzailearen funtzioa informazioa ekartzea zen" (Antxiñe).Ordutik, ordea, gauzak aldatu egin dira. "Orain baino ikasle eta irakaslegehiago zegoenez, jende gehiago zegoen lan egiteko. Aukera gehiago zegoenjendea lortzeko. Orain, beharbada, jende kopuru bera ibiliko da batzordean;baina jende bila ibili behar duzu" (Xerapio). "Lehen batzordeaeratzen zen, baina euskaltegiko irakasle eta ikasleek osatzen zuten" (Antxiñe)."Azken sei urteetan ikasleen parte hartzea gutxitu egin da eta gehiago joda herri mailan dei zabala egitera. Azkenean jende berdina apuntatzen daKorrika batzordean, Egunkariaren aldeko batzordean…" (Josu).
Bisasti euskaltegia izan zen, hain zuzen ere, 80ko hamarkada bukaeranEgunkariaren sorrera herrian bultzatu zuena. Xerapio Egunkaria sortzekoherrian eratu zen batzordean lanean hasi zen eta, ondoren, euskaltegian laneanjarraitu zuen. "Egunkaria sortzeko lana bukatu zenean euskaltegian lanegitea eskaini zidaten eta…". Josu, berriz, txistulari taldekokide gisa hasi zen Korrikan lanean. "Afariren batean jotzeko deituzigutela gogoratzen dut. Gero, dirudienez, ni ere lista negra horretan nengoeneta herriko batzordearen koordinazioa eskaini zidaten. Ikasketekin batera eginnezakeela uste nuen eta baiezkoa eman nuen. Holako zer edo zer egiteko gogoanuen".
Josuk, Antxiñek eta Xerapiok bezala, lan polita dela ustedu. "Batzordea osatzeko deialdia egiten duzunean ez dakizu zenbat jendehurbilduko den, aurreneko bileretan jendeak ez du hitz egiten, dirua eskatubehar duzu… baina murgiltzen zarenean lan polita da. Herria eta jendeaezagutzeko lan polita da". Antxiñeren ustez, AEKn hasteagertatu zaion gauza aberasgarrienetakoa izan da. "Herria ezagutzen hastenzara, beste herri batzuk ezagutzen dituzu, jendaurrean hitz egiten hasten zara,gorritzen zara… Inplikazioa AEKn ikasi dudan hitz nagusia da eta horreninguruan sortzen ziren liskar nagusiak".
Josuk duela urte batzuk Korrika antolatzea zailagoa izango zela uste du:"Garai batean Udalarekin harremana zailagoa izango zen". "Guregaraian tentsio motiboak bazeuden udalarekin, AEK oso gauza sektarioabezala ikusten baitzen. Gure borroka dirulaguntzak eta errekonozimendua lortzeaizaten zen", dio Antxiñek. "Izan ere, Bisasti euskaltegiarengarairik onenetakoa ezagutu genuen. Jende asko etortzen zen euskaraikastera". Josuk, berehala zenbat ikasle zituzten galdetu dio Antxiñeri."Ehundik gora izango ziren. Edadeko jendea zegoen eta euskaltegiak pisuhandia zuen. Gero, beste gauza asko bezala, jaitsi egin zen".
Korrika berak, ordea, honelako festa guztiek bezala, gora egin du. "OrainKorrika Kulturala deitzen zaio Korrika pasa aurretik antolatzen diren ekitaldisortari. Lehen afari bat antolatzea erabaki, trikitilariei deitu eta listo.Pare bat gauza antolatzen ziren" (Xerapio). "Gaur egun,antolaketa zorrotzagoa izango da… baina kartelak berdin-berdin jarri beharkodira" (Antxiñe). "Lehen kamixetak, txiskeroak eta marikoneraksoilik saltzen ziren eta egun arropa mordoa saltzen da" (Xerapio).
Solasaldia nahi adina luzatu zitekeen, Antxiñe, Josu eta Xerapiogustura baitzeuden. Nolabait bukatzeko, Korrikaren antolaketan lanean emandituzten urteetako pasadizoren bat kontatzeko eskatu genien. Xerapiokberehala erantzun zion gure eskaerari: "Behin Korrika Azkoititik zetorreneta kartela ikusi zutenean furgonetakoak megafoniatik Urretxura heldu gara,txalo bero bat! esan zuen. Baina handik 200 bat metrora elizako paretanVillarreal irakurri zuten eta orain beste herri batean sartu gara,Villarrealen! esan zuten". Bestalde, Josuk ondo dionez, urteronahiko komeria izaten dute Urretxun edo Zumarragan dauden jakiteko. "Duelabi urte Aitor Gabilondo Urretxuko alkatea dela esan zuten".