ETBko 2. kanalean duela gutxi hasi dira ematen "El cuerpohumano" izeneko ikus-entzunezko dokumentala, BBCk ekoiztutakodokumentala. Bertan gizakia bere osotasunean aztertzen da: nolajaiotzen den, nola hazten den, bere erreakzioak egoera atseginenaurrean eta bere erreakzioak beldurraren, amorruaren edo tristeziarenaurrean. Oso ikusgarriak gertatzen dira gorputzaren barruanerregistraturiko irudiak, kamara mikroskopikoekin eta abar.Teknologiarik aurreratuena eta ikerkuntzarik sakonena geure buruaezagutzeko aproposa den telesail eder horretan.
Telecincon, duela gutxi arte (aste batzuk dira amaitu zela) "Hospitalcentral" ematen zuten. Telesail horren gaia zera zen: Eritetxebateko larrialdietako zerbitzuak nola funtzionatzen duen. Emozioa etasuspensea mantenduz, astero-astero azaltzen zitzaizkigun argumentuan:desegindako familiak, ezjakintasunaren biktimak, haurdun suertaturikoneska gazteak edo gizarte honetatik at geldituriko aitona- amonak.
ETBko lehenengo kanalak euskaraz eskaintzen du bere emisio osoa.Euskara 500.000 inguru hiztun dituen hizkuntza da. Ez da, Europakobeste asko bezala, latinetik datorren mintzaira. Batzuen arabera,erromatarrak bertaratu aurretik Iberiar penintsulan hitz egiten zenhizkuntza da. Beste ikerle batzuk Kanariar uharteetan hitz egiten zenGuantxe-arekin bilatu dizkiote antzekotasunak. Kaukaso ingurukohizkuntza batzuekin ere bilatu dizkiote antzekotasun horiek. Euskarakberarekin mantentzen du bertsolaritza. Olerkiak modu neurtuan etaerrima mantenduz osatzeko artea da bertsolaritza.
Estatuko telebistara bueltatuz, larunbat gauetan bigarren kanalean"La noche temática" ematen dute. "La nochetemática" saioan gai bat hartzen dute eta gai horri buruzpelikula bat eta beste bi dokumental ematen dituzte. Adibidez,Ameriketako Estatu Batuek Afganistan bonbardatu zutenean Massudjeneralari buruzko erreportaje bat eman zuten. Massud sobietarrakkanporatzeko afganistandarrek egindako gerran pertsona karismatikoeta garrantzitsua izan zen. Oso elkarrizketa gutxi eman zituen berebizitzan eta TVEko bigarren kanalean emandako hartan asko ikaszitekeen Afganistanen azken hamarkadetan gertatutakoari buruz.
Egia esan, telebistari begira asko ikas daiteke: izadiari buruz,zientziari buruz, gizarte honi buruz eta, azken finean, geure buruariburuz.
Telecincon badago gauetan ematen duten beste saio bat. "Crónicasmarcianas" du izena. Bertan Coto Matamoros edo Yola Berrocalbezalako pertsonaiak agertzen dira. Programa horren edukia horrelakozerbait izan daiteke gutxi gorabehera: Coto Matamorosek honakoaesaten dio beste kazetari bati: "Has donado tu cuerpo a laciencia para que cuando te mueras hagan supositorios contigo, y asípoder seguir dando por culo a la gente". Orduan kazetariak zeraerantzuten dio: "Tú lo que eres es un padre degeneradoque ni si quiera es capaz de cuidar de sus hijos, por no ser no erescapaz ni de pasarles la pensión alimenticia".
Geroxeago Yola Berrocal agertzen da urez betetako plastikozko bainerabatean. Berarekin beste bi pertsonaia ikus ditzakegu: Boris Izagirreeta Dinio izeneko beste bat. Hirurak hor dabiltza baineran umeakbezala plisti-plasta egiten. Platoan algarak eta oihuak entzundaitezke, halako batean Diniori galtzontziloak eranstendizkiote eta ipurdia agerian duela gelditzen da.
Gaur egun, "Crónicas marcianas" Espainian (etaEuskal Herrian) gehien ikusten den telebista saioa omen da.Telebistarekin gertatzen dena ez da ez, bizitzarekin gertatzendenaren metafora txarra.
Joxe Manuel Bereziartua, “Bere”