Apirilaren 11n Urretxu eta Zumarragako Eskolarteko XVI. Bertso-paper lehiaketaren sari banaketa izan zen Pagoeta Antzokian. Antzokia bete zuten haur guztiekin batera, Pello Gonzalez eta Aitor Gabilondo Urretxuko eta Zumarragako alkateak izan ziren sariak banatzen. Aurtengo lehiaketan 121 lan aurkeztu dira eta irabazlea Larraitz Arburua izan da. Gainontzeko sarituak, berriz, Jokin Zaldua, Maialen Etxeberria, Mikel Arrospide, Maria Barrasa eta Manex Mantxola izan dira. Zorionak denei!
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide