Etxez kanpo lan egiteko aukera izateak, ezaugarripositibo bakar bat eskaintzen dit niri, etxerako ene itzuleraridagokionez, behintzat: Jatorrizko ingurura itzultzen bazara, berriaden zerbait aurkituko duzunaren ilusioa dakarzula maletan sartua.
Berriro itzuli naizen honetan, nahiago izan dut maleta bera ere ezekartzea. Urretxu-Zumarragan desertua baino ez dudalako ikustenaspaldi. Ekintzak ugari, hitzak barra-barra. Baina hutsak.
Berandu gehitu nintzaion martxoko hilabeteari. Berriro ikusteakpozten ninduen lagunen eskutik, murmurio bakar eta nahastua iristenzitzaidan; “bertso txapelketa da”, “joango gara bertsomusikatuak ikustera, ezta?”, “uste det finala bi aste barrudela”. Zertaz ari ziren?
Beste behin, hitzaren inguruan mugitzen zen ekimen baten aurreanzeuden bi herri hauek. Oraingoan, etorkizuneko bertsolari horiekzebiltzan zerbait adierazi nahian.
Ongi adierazi ere.
Gauza asko esan dituen ekimena izan da.
Ideia edo eginbehar ugari piztu dituen bertso musikatuak entzutekoaukera luzatu zaigulako.
Txapelketan barneratuak, urduritasunak gaindituz, aho zabalik utzininduten gazte guzti horien esfortzu hasi berria, ikaragarria izandelako.
Egia bihurtu baita, kanporaketa gau horietan, bertsolariek zeramatenirribarra ez zela prefabrikatua. Nekadurak eta beldurrak merezi izanzuen baieztapena baizik.
Polita eta interesgarria irudikatu delako, bertsolari ezprofesionalak izanik, errimak eta soinua bat egiteko beharrezkoazuten denboran, ikus-entzuleak eskainitako hitz isila. Eta abar, etaabar, eta abar, eta abar…
Do mayor edo fa sostenidoan bada ere, herri honetan norbaitek, ikasidu hitz egiten. Hitza bera, lan egiteko sostengu eta beharra bilakatudute.
Eta hitzez beteriko ekimen haren oihartzunak, hilabete igarotaborborka darrai honetan, aitortu beharra daukat. Urretxu-Zumarragankonfidantza jaiotzen ari zait. Eta denbora gutxi barru berrirokanpora joan beharra edukiko dudala jakinda, ez naiz maleta soil bateramatearekin konformatuko. Oraingo aldian, gazte horien eskutik jasodudan ikasgaiaren hitzak, leku bikoitza beharko du ene etorrerakoasmoan.
Araiz Padron