Elkarte berriaren nondik-norakoak ezagutzeko Eraldatzenekobi kiderekin izan gara: Arantxa Corralesekin eta Nilda Gorveinekin.Arantxak urte askotan emakumeen asanbladetan parte hartu du. Duelaurte batzuk Zumarragara etorri zen bizitzera eta bertan ereemakumezkoen eta gizonezkoen berdintasunaren alde lan egiten saiatuda.
Nilda Gorvein argentinarra familia zuzenbidean espezializatua denabokatua da. Duela hiru urte iritsi zen Euskal Herrira eta egunUrretxun bizi da. Gorvein doktoreak emakumezkoen eskubideen alorreanesperientzia zabala du. Izan ere, Argentinan emakumezkoen lantrebakuntzarako eta aukera berdintasunerako plangintzak diseinatuzituen.
Aipatu bezala, Eraldatzen Urretxuko Udalaren EmakumearenKontseiluaren inguruan jaio da. "Gure helburua iaz onartutakogizonezko eta emakumezkoen aukera berdintasun plana bultzatzea da.Udalek lan ugari dutenez eta askotan denari heltzeko arazoakdituztenez, elkarte bat sortzea erabaki dugu".
Nilda eta Arantxaren ustez gizonezkoen eta emakumezkoen arteko aukeraberdintasuna eman dadin, "eredu aldaketa ezinbestekoa da etaeredu aldaketa eman dadin gizonezkoen konpromezua ere beharrezkoa da.Era honetara, besteak beste, emakumezkoak lan merkatuan txertatzealor daiteke".
Eraldatzen elkarteko emakumeek beste helburu batzuk erebadituzte. "Emakumezkoen hausnarketa bultzatuko duten ekintzakantolatu nahi ditugu, prebentzioa landu, emakumezkoei buruzkoliburutegia eta bideoteka izango dituen lokal bat lortu…".
Eraldatzen elkarteen erregistroko kidea da jada eta egundirulaguntzak lortzeko administrazio lana egiten ari da. Iraileanaurkezpen ofiziala egin bitartean, bazkideak lortzeko lanean aridira. "Elkartean trebatzeko gogoa izango duten emakume gogotsuaknahi ditugu. Bazkide gazteak ere nahi ditugu, gazteek gai honeninguruan hausnartzea oso garrantzitsua baita". Eraldatzenelkarteko bazkide izan nahi baduzue edo elkarte honen lanari buruzkoinformazio gehiago nahi baduzue Nilda Gorveinekin harremanetan jarzaitezkete 630 611 181 telefonora deituz.