Lerro hauek maiatzaren 24ean idatziak daude. Politikoen arabera,hausnarketa eguna. Nik nahiago dut urte osoan zehar hausnartu etahauteskunde bezperan ez pentsatzea. Botoa eman baina 24 ordu lehenagohausnartzea azken egunean ikastea bezalakoa da. Hala ere, hainbatgairen inguruan sakontzeko erabiliko ditut ordu horiek.
Espainiako Gobernuak kontrolatzen duen telebista faszistetako batean,Aznarri honako hau entzuteko parada izan nuen. "Egun EuskalHerrian dagoen arazo bakarra terrorismoa da". Neurri handibatean ez zaio arrazoirik falta Aznarri.
Izan ere, terrorismoa da herritarren nahia lapurtzea. Terrorismoa daaukera politiko zilegiak ilegalizatzea. Terrorismoa da armen bidezegunkariak ixtea. Terrorismoa da tortura. Terrorismoa da dispertsioa.Terrorismoa da herritarrak baitzea. Zoritxarrez, Zumarragan etaUrretxun baditugu horren adibideak. Espainian argitaratzen denaldizkari ezagun batek badu "umoreari" eskainitako tartebat. Atal hori idazten duen pertsonak honako titularra idatzi zuen."La UPV nombra doctor horriris causa a Joseba Garmendia".Ez dakit nork idatzi zuen hori, eta egia esan ez zait gehiegi axola.Ezizen bat jartzen zuen. Ez nau harritzen. Izan ere, putakume galantaizan behar da hori idazteko.
Titular hori asmatu zuenak, jakin beharko luke Josebak urtebete bainogehiago daramala bahituta Espainiako espetxe batean. Bai, bahitutaesan dut. Ez dago preso. Giza eskubideen inguruan hitz egiteko orduanbatzuei ahoa hitz ederrez betetzen zaie. Hala ere, eskandalu horisalatzen dituzten hitz gutxi entzun ditut agintari eta politikoenartean. Hilabeteak joan, hilabeteak etorri, bahituta jarraitzen duJosebak. Ikaragarria da. Une honetan bere etxean egon beharko lukeenherritar bat ziega batean dago.
Bestalde, badut aipatu nahiko nukeen gogoeta bat. Kontuan hartutahauteskunde hauek iruzur handia izan direla, alderdi politikoenprogramen inguruko hausnarketa txiki bat egingo nuke. Inoiz betetzenez diren promesa eta hitz ederrez beterik dauden triptikoz beterikdaude gure etxeetako buzoiak. Hala ere inork ez du sakontzendemokraziaren benetako funtseannozoren batek pentsa dezake lauurtetik behin botoa ematea demokrazia dela. Kar, kar, kar. Alderdipolitikoek ez dute demokrazia partizipatiboan sakontzen. PortoAlegreko kasua nabarmenduko nuke. Bertan, herritarrek erabakitzendituzte asanbleetan aurrekontuak. Diru publikoaren banaketa beharrenarabera egiten da, eta herritarrek erabakitzen dituzte zeintzuk direnbehar nagusiak.
Alderdi politikoen programak lotsagarriak dira. Udalak behar luketeherritarretatik gertuen dauden erakundeak. Eta demokraziapartizipatiboan sakondu ordez nahiago dituzte etxebizitzen preziogarestien inguruko lau tontakeria esatea. Gainera, ezer ezkonpontzeko.
Joseba, gezur handi batean bizi gara. Ea amesgaiztoa lehenbailehenamaitzen den eta gure artean berriz egoteko aukera duzun.
"La úica lucha que se pierde es la que seabandona". Hebe de Bonafini. Maiatzeko Amen erakundeko kidea.
Gorka Quevedo