Julita Telleria: “Ezin dut esan gaizki bizi izan naizenik;hori bai, beti soltera!”
Julita Telleria ez da komunikabideetan agertu zalea.Hori dela eta, berehala galdetu digu zer dela eta elkarrizketatu nahidugun. "100 urte bete behar ditudalako? Nahiago nuke 50 urtebeteko banitu!". Haurtzaroa urrun gelditzen zaion arren,primeran gogoratzen ditu garai hartako zenbait gauza. "Urretxuarrenaurrean eurek baino gehiago izateaz harro geunden. Beraiek ere usteberekoak izango ziren! Orduan Urretxu eta Zumarraga askoz eretxikiagoak ziren, baina beti egon da industria: Artiztarren,Buscatarren… tailerrak zeuden. Garai hartan herrian Ramon Mendiaketa beste bizpahiruk soilik zuten autoa".
Gaztaroaz hitz egiten hasi eta berehala bere garaiko dantzaldiakdatozkio burura Julitari. "Gure bizitza Urretxu etaZumarragan egiten genuen, herriak oso elkartuak zeuden eta gutxiateratzen ginen. Igandea heldu eta bina pieza dantzatzen genituenherri bakoitzean. Bi herrietako musika bandak ados jartzen ziren,herri batekoak atseden hartzen zuenean alboko herrira joaten ginen".
Astegunetan ikasi edo lan egin beharra zegoen, noski. "15 urtebete bitartean eskolara joan nintzen, lehenengo Nazionaletara eta,ondoren, mojetara. Ama oso gazte hil zen eta etxean zazpi gizonezkogenituen: etxeko laurak eta gure aroztegian lan egiten zuten hirurak.Hiru hauek joan egin ziren eta etxeko guztien kargu hartu nuen".
Julitak bere ama zenaren oroitzapen bizia du. "Andoaingoazen eta Zumarragara gazteleraz ez zekiela etorri zen. Oso emakume onazen. Aita Donostiara joan zen arotz lanbidea ikastera eta han elkarezagutu zuten. Ama Andoainera trenbidea egitera etorri zen frantsesgarrantzitsu baten alaba zen, baina garai hartan ez zen egun bezala:aita hil zitzaienean ezer gabe gelditu ziren eta seme-alaba guztiaklanean hasi behar izan zuten".
Aipatu bezala, Julitak ere antzeko egoera bizi izan zuen amahil zitzaionean: etxeko guztien kargu hartu behar izan zuen. Horigutxi balitz, 1941eko tren istripuaren ondorioz, Telleriatarrenetxeak su hartu zuen. "Hain ederra zen Cuatro Vientoseko etxehura errauts bihurtu zen, izugarria izan zen. Ikusten duzunez,denetik bizi izan dut".
Telleriatarrek etxea berriro altxatu zuten etapixkanaka-pixkanaka Julitaren anai-arrebak ezkontzen joanziren. Hala, guztiak ezkondu zirenean, Julitak bere mesedetanlanean hasteko garaia zela erabaki zuen eta etxeondoan kinkiladendaireki zuen. "Arratsaldeetan josten ikastera joaten nintzenBerriotxoatarren etxera. Zer edo zer egin nezakeela irudituzitzaidanean, etxean makina bat jarri eta puntua egiten hasi nintzen.Ondoren, denda ireki nuen. Ia lanik gabe hasi nintzen, baina dendaoso ezaguna egin zen. Garai batean igandeetan ere irekitzen genuen,azoka igandeetan egiten baitzen. Dena den, igande eguerdian ilobaMaribel dendan uzten nuen eta Goiko-Txabolara joaten nintzenbazkaltzera oinez. A zer nolako zukua atera diodan nikGoiko-Txabolari!".
65 urte zituela, Julitak jada nahikoa lan egin zuela etabidaiatzen hastea erabaki zuen. "Betidanik nire ilusioabidaiatzea zen, baina lehenengo etxekoak zaindu behar nituelako etagero dendan egon behar nuelako, ezin izan nuen. Jubilatu bitartean eznintzela Altsasutik pasa esaten nuen. Baina ondoren, nire ahizpaEnrirekin, Roman, Venezian, Moskun… izan nintzen".
Dena den, jubilatu ostean, bidaiatzeaz gain, beste hainbatzereginetan ere izan zen. "Donostiara joaten nintzenahizparengana eta bertan odola ematen hasi nintzen. Garai hartanZumarragan ez zegoen odol emaile elkarterik eta herrian talde hausortzera bultzatu ninduten. Herrian lagunduko ninduten hiruzpalaulagun aurkitu nituen: oso kolaboratzaile onak izan nituen. 90 urtebete bitartean herriko Odol emaile Elkarteko lehendakaria izannintzen".
Urte luzeetan Julita besteen osasunaz arduratu zen, bereazarduratzeko behar handirik ez baitu izan! Izan ere, duela urtebeteinguru ospitalera joan zen eta, bere iloba Maribelek kontatu digunez,medikuak zur eta lur utzi zituen: ez zuen fitxarik! "Jainkoariesker, ez dut sekula ezer izan. Oraindik ez dut inongo pilularikhartu beharrik eta denetarik jaten dut". Adin horretara horrenosasuntsu heltzeko ez omen du sekreturik. "Lana eta buruhausteakizan ditut, baina laguntzaile onak ere bai".
Julitak irailaren 26an beteko ditu 100 urte, baina ez duospakizunetarako gogo handirik: "Oharkabean pasatzea gustatukolitzaidake. Laburtuz, nire bizitza ona izan dela esan dezaket.Denborak aurrera egin du, momentu gogorrak bizi izan ditut, bainaezin dut esan gaizki bizi izan naizenik. Hori bai, beti soltera!".
Juli Jauregi: “Bizitza gogorra zen, baina besterik ezgenuen ezagutzen”
Juli Jauregi Antzuolan jaio eta ezkondu zen."Antzuolatik Bergarara joan nintzen bizitzera, bertan senarraezagutu nuen eta Ezkoriatzara joan ginen. Azkenik, hona etorri ginen.Senarra mekanikoa zen, Eskoriatzan bazkideek zikin jokatu zutenberarekin eta ezer gabe gelditu ginen. Hona heldu gineneanArtizenean, Badiolanean eta Patrizion ibili zen lanean. AnaiekGaleperra ondoko lokala erosi zuten eta bertan lan egiten hasi ziren.Gerra garaian lokal hura babeslekua izan zen".
Frontea Urretxu-Zumarragatik urrun zegoen arren, hemen ere bonbabatzuk erori omen ziren. "Azokara joaten ziren esnesaltzaileekastoak Iburreta inguruan lotzen zituzten eta bonbek asto hauetakobatzuk hil zituzten".
Gizonezkoak gerran zeuden bitartean, emakumezkoek gogor lan eginbehar izan zuten familia aurrera ateratzeko. "Aitaginarrebarekin,amaginarrebarekin eta lau seme-alabekin gelditu nintzen.Goiko-Txabola aldera joaten nintzen egur bila, zerua goian eta lurraazpian. Ondoren, Aparizion hasi nintzen lanean Nazionalentzat bonbakegiten, nire senarrari botatzeko erabiliko zituzten bonbak egiten.Han lanean nengoela Alegria komandantea udaletxera etorri zen etabertara joateko esan zidaten. Sendi abertzalekoa nintzela eta bidaliegin behar ninduten, baina gosea akabatzeko bonbak egiten arinintzela esan nienean gelditzen utzi zidaten".
Gerra garaia gogorra izan bazen, ondorengo urteak ez ziren askoz eresamurragoak izan: gizonezko guztiak itzuli zirenean, Julik 14pertsonako etxea gobernatu behar zuen. "Buzo mordoa garbitubehar nituen, guztientzat bazkaria prestatu… Eskuz garbitu beharzenez, bi astean behin soilik garbitzen genuen arropa. Herrikogarbitegi guztiak ezagutzen nituen: Nafarroa plazakoa, Ipintzakoa,Zelaikoa dagoen tokian ere beste bat zegoen… Etxean arropa uretanjartzen genuen bigundu zedin eta gero garbitegira joaten ginen. Egun,garbigailurik ez balego, ez genuke arropa hainbestetan garbituko!Bizitza gogorra zen, baina besterik ez genuen ezagutzen".
Izan ere, Juli beti etxeko lanetan aritu da. "12 urtenituenean Antzuolako Txepetxa karlista ezagunaren seme-alabakzaintzen hasi nintzen: hilean 3 pezeta ematen zizkidaten. Gerragaraian Txepetxaren erruz bi langile hil zituzten. Izan ere,lanordutatik kanpo bere aginduz ejerzitoarentzat uhalak (korreak)egiten zituzten zertarako ziren jakin gabe. Txepetxa politikan ososartua zegoen eta bazekien zer zetorren. Txepetxarentzat lanean egonondoren, Bergarako osaba harakinaren etxera joan nintzen. Bertan laugizonezko bizi ziren eta denetatik egin behar nuen: harategiko lana,etxekoa…".
Osabaren etxean lanean ari zen garaietan ezagutu zuen Julikbere senarra zena. "San Martzialeko erromeriara joan nintzenlagun batekin eta bertan ezagutu nuen senarra zena. Berarekin etabere lagun batekin jaitsi ginen herrira eta hurrengo igandean, SanMartzial Txikitan, berriro elkar ikusi genuen. Bigarrengo aldi hartandantza eta guzti egin genuen. Beti izan naiz oso dantzazalea. Aitaere dantzazalea nuen eta festetan plazan dantzan ikusten nueneannegarrez itzultzen nintzen etxera. Lotsa ematen zidan aita dantzanikusteak!".
Dantzazalea bai, baina Juli ez da sekula kalezalea izan,ordea. "Igande askotan ez nintzen ateratzen. Noizean behin GoikoTxabolara joaten nintzen, Etxeberrira ere bai sagardotegia zenean…Dena den, haurrak hazi zirenean, Beloki aldera joaten hasi nintzensenarrarekin. Ez ginen zalaparta zaleak. Urretxuko karrozakAizpurutik ikusten genituen. Senarra hil zenean, egunero Antiorajoaten hasi nintzen. Horretaz gain, gantxiloa ere egiten nuen. Betiasko gustatu izan zait: 34 ohe-estalki egin ditut. Orain gantxiloaegiteko nahi dudan denbora guztia dut, baina artritisak ez dituzten".
Dena den, Julik ez du osasunaz kexu izateko motibo handirik,97 urte bete bitartean bakarrik bizi izan baitzen eta aurki 100 urtebeteko baititu. Ez omen du ezer berezirik egin 100 urte betetzeraheltzeko. Hori bai, ez du inoiz afaltzen, "ezta Gabon gauean etaUrtezahar gauean ere". Bestalde, aipatu bezala, ibiltzea askogustatu zaio beti. "Askotan, etxeko lanak egin eta Antzuolarajoaten nintzen oinez ama bisitatzera. Garai batean Beasainera joatenginen ileapaindegira eta itzulerako trena galtzen bagenuen oinezitzultzen ginen".