Amaia Iturrioz urretxuarra GipuzkoakoEskola Arteko 23. Bertsolari Txapelketan saritua izan da. AmaiakLehen Hezkuntzako 3. eta 4. mailakoen artean parte hartu zuenbertso-paper atalean. Bere mailakoek bertso bana idatzi behar zuten”Ilargiarekin hitz egiten dut gauero” gaitzat zutela etaAmaiak epaimahaiaren aipamen berezia jaso zuen. Saria ekainaren 6anLazkaon izan zen bat-bateko finalean eman zioten. Dirudienez,Urretxu-Zumarragako Bertso Eskola fruituak ematen ari da jada.
Hona hemen Amaiaren bertsoa:
Gaua iritsi (e)ta oheratuz
murgiltzen naiz ametsetan;
suziri gorri batean sartuz
gorantz noa izarretan.
Eta haruntza ailegatzean
hasi be(ra)rekin berbetan
ne(r)i gaueroko bidaiatxo hau
gertatutzen zait benetan.
Doinua: Ari naizela, ari naizela.