Akordatzen naiz sei urte noiz beteko irrikaz nola egon nintzenJaurnartzea egin eta, handiak bezala, igandeetan elizara joateko.
Hamahiru urte betetzea gizon traza hartzen hastea izaten zen, adinhorretara iristean egiten baitzizkigun amak estraineko praka luzeak.Nire hamahiru urteak ez ziren,ez, nik nahi bezain pronto iritsi, ezarraioa.
Hamahiru … hamalau … hamabost eta hamaseiak, etorri bezala joanziren, ez gatz ez berakatz; tartean "Sol y Luna"-n eta "JaiClub"-en zaharren begiradarik gabeko lehenengodantza-lotuak, "Piper" zigarro "rubio"mentolatuak eta garrafoiko ginebraz egindako kubatak.
Ordurako musean egiten ikasiak ginen. "Hermanotako" gazteklubean biltzen ginen garai hartan hamalau-hamabost urtekoneska-mutil nerabeak, ligatze kontuetan lehenengo lezioak hartu,musika entzun, eta karta jokoan egiteko. Gure ustean, musean jakiteaia ezinbestekoa zen ganorazko heldutasunera iristeko. Horrexegatik,larunbat arratsaldeetan, gizonak bezala han aritzen ginen, pontxekopa bati tragotxoak emanez, duple edota hogeita hamaikako keinuaknola egin ondo asmatu ezinik, gizon joko hartan ikasi nahiean.
Mila bederatziehun eta hirurogeita zortzigarren urtea zen. Beatleseta Rolling puri-purian zeuden, eztabaidak ere izaten genituen gureartean nortzuk ote ziren hobeak. Euskal Kanta Berria lehenengopausoak ematen ari zen. "Mendian lar artean aurkitzen dalore-txo bat…" kantatzen genuen gure Herriaren zapalkuntzapolitiko, kultural, ekonomikoaz jabetzen hasi berriak ginengaztetxook. "Gazte gera gazte ta ez gaude konforme…"protesta egiteko leloa zen, ez, ordea, kanpoko inoren kontra. Herrianbertan, bai baitzegoen zeri eta nori protesta egin… Eskola, Eliza,gurasoak, gizartea bera ziren gure protesta gai, den-denek ezartzenbaitziguten loturaren bat.
Ordutik hona, urtebetetze asko izan ditugu, gero eta ilusiogutxiagorekin, noski. Ez baita berdin, 19, 29, 39 edo 49 urtebetetzea. Mende erdira arrimatu garenok, aurrera begiratu etahotzikara sentitzen dugu, onenak emanda gaudela ikusten baitugu.Atzera begira jarri eta ohartzen gara historiak ez digula opa izanlasaitasun une bat bera ere. Guretzat dena izan da desoreka, krisia,haustura, giza-baloreen aldaketa… Hippiek "amodio librearen"aldeko aldarrikapena egiten zuten bitartean, sexu-harremanetanerrepresio gogorrena ezagutu genuen. Eta zenbaitzuk, errepresio girohari aurka egiten ausartu ziren askok, penaltiz galdu zuten partidaeta gaurko gazteei barregurea ematen dien "bertutea".
Autoritarismoan oinarritutako eskola eredu batean hezi gintuzten,noizbait lanpostu on bat hartu eta gizartearentzat probetxuzko izangintezen. Orain, ondorengo belaunaldientzat ongizate gizarteaeraikitzen onenak eman eta jubilazioan pentsatzen hasiak garenhonetan, zalantzan eta beldurrez bizi gara, ea guretzat jubilaziorikizango ote den.
Berrogeita hamar urteren bueltan gabiltzanok mareatuta gaudehainbeste aldaketez. "Mi mama me mima" esanez ikasi genuenirakurtzen. Tintaz busti behar izaten zen plumilaz idatzi genituenlehenengo hitzak, paper sekantea aldamenean, eta txanpoiren bat noizegingo beldurrez. Gaur museoetan bakarrik ikusten diren idazmakinakezagutu genituen, gero multikopistak, fotokopiadorak eta, azkenean,lehen ikasitakoak ez ahazten nahiko lan badaukagunean, informatikaeta interneten iraultzak harrapatu gaitu.
Ordenagailuko programa, ondo kostata, manejatzen hasi orduko,aldatu egiten dizute, jarriko zarela eta lana errazago egingo duzulaesanez. Gainera, ohartzen zara aldamenean dituzun lankide horiek ezdutela zu bezalakoentzako errukirik. Ez dizute garbi esango, bainabadakizu tontotzat hartzen zaituztela.
Okerrena da ez lanean bakarrik, etxean ere antzeko zerbait gertatzenzaizula. Garai batean aita zintzo, ia dena zekien hura pikutara joandela, zure seme-alabek ere berdintsu pentsatzen dutela.
Baina, hori bai; urteak pasa ahala, musean hobeto jokatzen ikasiduzu. Ez da horretan eramango dizun gazte karreradun jakintsurik.Oraindik zerbait bazarela sinesteko aukera ematen dizu musak. Zailada besteen esperientziatik zerbait ikastea. Baina bada-ezpada, horrahor nire aholkua oraindik gazte zaren horri: ikasi musean, zuri erenoizbait baliagarri izango zaizu eta.
Joxe Mari Gabiria