Luisek Realaren lehen liga lortu zueneko denboraldian ez zuen jokatzerik izan eta, artean guztiz osatu gabe zegoela, 24 urterekin, talde txuri-urdinak baja eman zion. “Reala nire etxetzat nuen jada eta oso gogorra izan zen kanpoan gelditzea”. Nola edo hala osatu ondoren, Burgos, Alavés, Lorca eta Alzira taldeetan jokatu zuen. 29 urterekin futbola utzi zuen eta bi urte beranduago Arkupe taberna ireki zuen.
Luisen ustez futbol jokoa ez da asko aldatu bere garaietatik, jokalarien soldatak bai ordea… “Prima oso onak genituen, baina fitxak ezin dira konparatu”.
-Zer izan nahi zenuen umetan?
Kirolaria.
-Aisialdian zer egitea atsegin duzu?
Mendira joatea, paseatzea…
-Bizitzeko toki bat?
Zumarraga.
– Zure garaiko Realeko gustuko jokalaria?
Zamora. Realean nengoela hasi nintzen bera miresten. Aulkitik partida asko ikusi nituen eta txunditurik uzten ninduen.
-Egungo Realeko jokalaririk gustukoena?
Xabi Alonso eta Nihat.
-Realak hain denboraldi bikaina egitea espero al zenuen?
Aurreko denboraldiak baino hobea espero nuen, baina ez hain ona.
-Zein izan da denboraldi bikain honen gakoa?
Nire ustez bi pertsona dira klabeak: Olabe eta Denoeuix.
-Nola gogoratzen dituzu lehen liga irabazi zenuteneko ospakizunak?
Amets baten antzerakoa izan zen, laino artean bageunde bezala. Oso polita izan zen.
-Zer atsegin duzu gehien Zumarragako jaietatik?
Gazte giroa asko atsegin dut. Zoritxarrez urtean zehar ez dugu giro hori.
-Jaietako zer edo zer aldatuko zenuke?
Kulturan dabilen jendea lan ona egiten ari dela uste dut.
-Ilehoriak ala beltzaranak?
Bietakoak, baita ilegorriak ere.
-Egindako azken oparia?
Lore sorta bat.
-Eta jasotakoa?
Afari bat.
-Data bat?
Oporretako lehen eguna.
-Neska eta mutil izen bana?
Emaztearena, bi alabena eta amarena: Josune, Nora, Nagore eta Juliana. Mutilena, bat ere ez bereziki.
-Zein egunkari irakurtzen duzu?
El Mundo Deportivo eta Diario Vasco.
-Gustuko telebista saioa?
Albistegiak eta naturari buruzkoak atsegin ditut.
-Bereziki gorroto duzuna?
Hotel Glam eta antzerakoak.
-Liburu bat?
“La rosa del desierto”.
-Filme bat?
“Bailando con lobos”.
-Gustuko abestia?
Reggae-a atsegin dut.
-Soinu bat?
Pianoarena.
-Usain bat?
Basoko larrosarena.
-Janari bat?
Ehiza gisatua.
-Ura ala…
Unearen arabera.