Hitza hartzen lehena Mikel Asurmendi moderatzaileaizan zen, noski. Partehartzaileei hitza eman aurretik, trantsiziogaraiaz geroztik euskal prentsan eta gatazkan emandako faseak aipatuzituen. “Trantsizio hasierako kazetaritza arautu gabeko kazetaritzazen, baina gaurkoa baino sormen eta konpromezu handiagokoa. 80kohamarkadako mugarriak, berriz, ETAren Hipercor-eko atentatua etaAjuria Eneako ituna izan ziren. Itunak hedabideak diziplinatu zituen.Politikoen diskurtsoa kazetaritzaren diskurtsoa izatera pasa zen:demokratak eta biolentoak. Kazetaritza Ajuria Eneako itunarendikotomiaren ildoan sartu zen. Hurrengo jauzia 90eko hamarkadan emanzen ETAk Miguel Angel Blanco hil zuenean. Handik gutxiraLizarra-Garaziko akordioa gauzatu zen eta bi paradigma agertu zirenhedabideetan: manipulazio politikoaren paradigma (Euskal Herrikoeskubide demokratikoak terrorismoarekin identifikatzen dirakomunikabideetan) eta informazioaren espektakulua. Kazetaritzak ezditu gertakariak ulertarazten eta fronte hitza indartu zuen. 2000.urtean ETA kazetarien aurka jotzen hasi zen eta PP eta PSOEk “Pactopor las libertades” ituna sinatu zutenetik hedabideek itunhorrek dioena jarraitzen dute”.
Mikel Aramendi
“Kazetaritzaren arazo nagusia morrontza politikoa da. Estrategiapolitikoak nagusitu dira ikuspegi informatiboari”
“Azken urteotan politika frontismo bat sortu da eta hau zuzenzuzen komunikabideetara pasa da. Komunikabide gehienak lerrokatuakdaude eta gutxi dira lerrokamendutik ateratzeko ahalegina egitenduten kazetariak”
“Ez dut uste iritzi publikoa komunikabideok egiten dugunik.Jendeak badaki bere kabuzko iritziak sortzen”
“Komunikabideetan eta espainiar gizartean oro har sektarioaizatea arrakastarako garantia bihurtzen ari da”
“PPko gobernuari gustatu egiten zaio iritzia emateko modu hori:adostasuna bilatzera baino iritzia inposatzera zuzentzen dena.Iritzia argudiorik gabe botatzen da”
“Komunikabide pubikoek egungo kontrol politiko administratiboabaino gauza ukigarriagoa izan beharko lukete. Independentziarenaldeko legedia ipin daiteke, bertan lan egiten dutenak unean-unekopolitikaren hain morroi ez izatera behartuko dituen mekanismo bat”
Gorka Landaburu
“Dena ez da zilegi terrorismoaren aurka, baina terrorismoaonartezina da. Komunikabideek beligeranteak izan behar dutehiltzaileekin eta ez da hitzen beldur izan behar”
“Komunikabideei zentzutasuna, zuhurtasuna eta hausnarketaeskatzen diet. Ezin dugu gasolina gehiago bota sutara. Elkarrizketaksoilik konpon dezake gure arazoa”
“Euskadi eta Katalunian terrorismoari buruzko informazioaMadrilen baino ñabardura gehiagoz aztertzen da”
“Komunikabideen papera oso garrantzitsua da, botereen etagizarte zibilaren arteko transmisio uhala baitira”
“Nazionalistak eta ez nazionalistak ulertzera kondenatuak daudeeta komunikabideek horretan lagundu behar dute”
“Objetibitatea lortzea oso zaila da, komunikabideak enpresakbaitira eta jabeek emaitzak nahi baitituzte”
“Europako prentsa erregional onenetakoa dugu, bainaindependienteagoa izatea nahi nuke”
“Irlandan prentsak hemen baino bide hobea hartu du, baitapolitikariek ere”
Txema Ramírez De la Piscina
“Trantsizio garaian inozoagoak ginen eta gauzak txukunago egitenziren. Baina orduan ere manipulazio informatiboa bazegoen”
“Kazetaritzaren munduan dauden arazorik handienak kontrolekonomiko eta ideologikoa eta kazetarien artean dagoen gogo eza dira.Prentsaurrekoetan ez dago apenas galdera kritikorik”
“Espainian euskal auziaren inguruan medio handien eraginaerabatekoa da, ez baitute kontrastatzeko aukerarik”
“Planteatzen dugun irtenbidea bakerako kazetaritza egitea da.Hitzak desarmatu eta arrazoiak indartu behar dira”
“Kazetarien aldetik sen kritiko minimo bat ere behar da”
"Prentsa abertzalea orekatuagoa da Madrilgo prentsa baino,besteak beste, arazoa hobeto ezagutzen duelako eta gobernueniturriekiko menpekotasun gutxiago duelako"
"Objetibotasuna ez da existitzen, baina egiari errespetua zorzaio, iturri ezberdinak erabili behar dira, informazioa kontrastatubehar da… subjetibitate zintzoa eskatu behar da"