1999ko urte bukaera aldera, Urretxu eta ZumarragakoUdaletako Euskara Batzordeen ekimenez, bi herriotan euskararenerabilera normalizatzeko jarduera plan nagusi bat egitekoprozesuari ekin zitzaion.
Euskalgintzari lotutako jendeak hartu zuen parte lehenengo bilerahaietan: bi herriotako ikastetxeak, euskaltegiak, euskara elkarteak,bertso-eskolak… eta bi udaletako euskara batzordeetako ordezkariak.
Euskara Biziberritzeko Plan Nagusia oinarri hartuta, bi herriotaraegokitutako helburuak eta lehentasunak zehaztu genituen agiri batean,denboran kokatu eta denon artean adostu ondoren, onespena emanzitzaion bai udaletan, bai prozesuan partaide izan zirenerakundeetan. Urtebeteko prozesu luzea egin ondoren, 2000ko urteamaieran etorri ziren aipatutako onespen horiek.
Euskara Biziberritzeko Plan Nagusiaren helburua euskaraz bizi nahiduten herritarrei horretarako aukerak bermatzeko behar direnhizkuntza-politikako neurriak erabakitzea eta bultzatzea da. Urretxueta Zumarragan, maila pertsonalean, sozialean eta ofizialean,euskararen berreskurapen osoa lortzeko euskararen aldeko urratsakareagotzea.
Urrats hauetako bat Urretxu eta Zumarragako biztanleak euskaldunaketa alfabetatuak izan daitezen lortzea da. Eta hori da hain zuzen,beste batzuen artean, euskaltegion lana.
Irakaskuntzan D ereduaren nagusitasuna ikusita, batek baino gehiagokpentsa dezake euskararen etorkizuna ziurtatuta dagoela. Gure usteabestelakoa da baina. SEI elkarteak Urretxu eta Zumarragan eginikodatu bilketaren emaitzak irakurtzea baino ez dago. Hona hemen datubatzuk: Hamar lagunetik lauk ez dute euskara batere ezagutzen.Bestalde, euskara ezagutu edo ia ezagutzen duten sei horietatik asko ez dira alfabetatuak.
Ezagutza egoera kaskar honek euskararen erabileran eragin lazgarriadu: euskara ezagutzen duten haurrak hamarretik zortzi izanda ere,bostek baino ez du erabiltzen eguneroko bizitzan. Gazteen artean,berriz, hamarretik hiruk soilik erabiltzen dute.
Baina, zergatik gertatzen da egoera hau? Helduei eta adinekoeidagozkien datuak begiratuz gero, garbi dago ezagutza oso eskasabaldin bada, areago erabilera. Ondorioz, haurrek eta gazteek eskolazkanpoko eremuetara jotzen dutenean (komunikabideak, tabernak, kirola,eta abar) eskolan egiten dutena (hizkuntzari dagokionez, noski)albora utzi eta nagusien hizkuntzara, gaztelaniara, egokitzen dira.
Horrexegatik da oso garrantzitsua alfabetatu gabeko 2.000tik gorakoherritarrak alfabetatzea. Izan ere, askoz segurtasun handiagozjardungo dute euskaraz maila guztietan.
Era berean, horrexegatik da garrantzitsua euskara ezagutzen ez duten6.318 lagun horiek euskalduntzea.
Alfabetatu gabeak alfabetatzea eta euskara ezagutzen ez dutenakeuskalduntzea Urretxu eta Zumarragan Euskararen Biziberritzeanfaktore biderkatzaile izango lirateke.
Hortaz, Urretxu eta Zumarragako bizilagunoi mezu pare hau zabaltzekoeskatu nahi dizuegu: “Euskara guztiona delako, alfabeta gaitezen”(Euskaraz aritzeko gai bada) eta “Aprendamos euskara, es patrimoniode todos” (Euskaraz ez badaki).
Ea, bada, Unescok agindutako txostenak iragarri duena gerta ez dadin,guztion artean euskaltegiak betetzea lortzen dugun. Hala bedi!
Maixabel Igartua: “Alfabeta zaitezte, merezi dueta!”
Hasi aurretik banuen beldurra; izan ere, gazteekerabiltzen duten euskara hori ulertzea oso zaila egiten zitzaidan.Irratian eta telebistan ematen zituzten mezuak nahikoa ongi lertzennituen bezala, izugarri kostatzen zitzaidan Egunkaria eta Argiabezalako ldizkariak irakurtzea. Gaur egun, maila horretan ez dutbatere arazorik eta nire garai bateko egoeran egon daitezkeenakanimatu nahi nituzke. Alfabeta zaitezte, merezi du eta!