Bolivia
Noemi Anduezak, Leire Aranburuketa Nerea Baezek hilabete eman dute BoliviakoCochabamba hirian, bertako haurtzaindegi batean lanean. Herriko hiruneska hauek aspalditik zuten Hirugarren Munduko herrialderen bateralan egitera joateko gogoa. Batak bestearen nahiaren berri izanzutenean, elkarrekin joatea erabaki zuten. Leirek AzpeitikoJesusen Alaben Iraurgi ikastetxean lan egiten du eta kongregaziohorrek Bolivian ere lan egiten duenez, eskolako mojenbitartekaritzarekin joan ziren.
Leire, Nerea eta Noemik ez zekiten ondo zeraurkituko zuten Boliviara iristean, baina laster ikusi zuten."Haurtzaindegia zegoeneko auzoa Cochabambako auzoriktxiroenetakoa da. Haur askok gurasoak ez zituzten egun osoan ikusteneta anai-arreba gazteagoen kargu zeuden, gurasoen artean alkoholismohandia zegoen… Haur askori sufrimendua aurpegian ikusten zitzaien".
Hiru neskak auzoko haurtzaindegiko hezitzaileekin izan ziren."Haurtzaindegiaren helburu nagusiak garbitasuna eta elikaduraziren. Gure eginbeharra hezitzaileei laguntzea zen. Auzokoakbertakoak ziren eta haurrek bezainbeste laguntza behar zuten:beraiekin egotea, entzutea… Izan ere, oso bizitza gogorra zuten:oso gaztetan haurrak izan zituzten, ez zuten senarrik… Auzokobizilagunen artean ez zegoen lotura handirik eta gugana bildu ziren”.
Bizilagunen arteko ezinikusia zela eta, haurtzaindegia bera ez omenzegoen oso ondo ikusia auzoan bertan. "Hezitzaileak auzokoakzirenez, lana kendu zietela uste zuten eta inbidia zieten. Kanpotikheldutako jendea hobe ikusita dago bertakoa baino".
Auzoan bertan ostatu hartu bazuten ere, herriko hiru neskak bertakobizilagunek baino bizi baldintza hobeak izan zituzten. "Logelak,dutxa, sukaldea… zituen eskola ondoko etxetxo batean egon ginen.Gainera, astebururo irten egiten ginen turismoa egitera: La Paz,Copacabana, Titicaca, tropikoa… ikusi genituen. Hegazkinez mugitzenginen, denbora gutxi baikenuen, errepideak txarrak baitziren etahegazkina hartzea oso merkea baitzen".
Leire, Nerea eta Noemiri Bolivian emanduten hilabetea motz egin zaie. "Gainera buelta oso gogorraegiten da. Hango erritmora ohitzen zara eta hona itzultzen zareneanjabetzen zara han bizitakoaz eta ikusitakoaz. Hori dela eta, lehenegunetan elkarrekin egoteko premia genuen. Hango jendeari bizi pozpittin bat eman diogu, baina esperientzia guretzat eskarmentu handiaizan da. Denok joan beharko genuke halako toki batera daukagun guztiabaloratzen jakiteko".
Eurak ere egunen batean itzuliko omen dira. "Denek galdetzenziguten datorren urtean itzuliko ote garen. Umeak han uztea, zer edozer gehiago egin dezakezula ikustea… oso gogorra zen. Dirua lortunahiko genuke hezitzaileek formazio hobea jaso dezaten etahaurtzaindegian psikologo bat jartzeko".
Kirgizistan
Xabi eta Andoni Ormazabal mendizaleurretxuarrak Kirgizistanen izan dira uda honetan. Bi anaiekKhan Tengri (7.010 m.) mendia igo zuten eta, ondoren, XabikPobeda (7.439 m.) igo zuen. Iaz Xabi Komunismo mendian izanzen eta, honenbestez, Sobietar Batasuna zeneko bost gailur altuenakzapaltzeko bi mendi besterik ez zaizkio falta. Lortuko balu,mendizaleen artean "Elurretako Gepardoa" izenez ezagutzenden titulua eskuratuko lukeen lehen euskalduna izango litzateke.
Ormazabal anaiek igo zuten lehen mendia Khan Tengri izan zen.Hirugarren saiakeran, eguraldi txarra egiten bazuen ere, gailurreraheltzea lortu zuten. "Jaitsiera oso luzea izan zen. Gaua eginzitzaigun eta banandu egin ginen, ez baikenuen gaua igarotzekoelurretan egin genuen kobazuloa aurkitzen". Jaitsiera, luzeaizateaz gain, arriskutsua ere izan zen. Izan ere, elur-jauzi batekAndoni eraman zuen eta Xabi, berriz, pitzadura bateanerori zen. "Azkenean, igoera hasi eta 26 ordura edo, kobazuloaaurkitu genuen".
Handik egun batzuetara, Xabik Pobeda igotzeari ekin zionDimitri izeneko errusiar batekin. Pobeda igoera ere oso korapilatsuaizan zen. "5.800 metroko altueran geundela, gu baino pixka batgorago zegoen ingeles bati soka finkoa puskatu zitzaion eta 1.500metro erori zen. Bere laguna eta biok lotu eta bila joan ginen.Iritsi ginenean hilda zegoela ikusi genuen eta gorpua jaitsi genuen.Egun pare bat beranduago, berriro Pobeda igotzeari ekin genion.Igotzen ari ginela, Chus Lago mendizale galiziarra topatu genuenbibak egiten: gailurra egin ondoren, indarrik gabe gelditu zen etabehatzak izozturik zituen. Dimitrik jaisten lagundu zion eta,ondoren, berriro igotzeari ekin genion. Azkenean, gailurrera heltzealortu genuen".
Andoni lehenengoz saiatu da halako mendi altu bat igotzen.Gogorra izan omen da, baina anaia alboan izatea lagungarria izan omenzaio. "Alpeetatik Khan Tengrira salto egin dut eta saltohandia da. Biok ere beldur horrekin joan ginen. Asko entrenatu dugu,baina mendi hauek hankekin baino gehiago buruarekin igotzen dira.Bestalde, gailurrean anaia ondoan izatea oso berezia da. Gainera,gauzak aurpegira esaten dituzu eta hori ona da. Berari, beharbada,nirekin joateak presioa erantsi dio. Niri, ordea, lasaitasuna emandit".
Datorren urtean, segur aski, Xabierri "ElurretakoGepardoa" izateko falta zaizkion bi mendiak igotzen saiatukodira: Lenin (7.134) eta Korgenevskaya (7.105). Berriro ere aldebatetik edo bestetik dirua lortzen saiatu beharko dute. "ElurretakoGepardoaren proiektua originala da eta aprobetxatu egin behar dadatorren urtean dirulaguntzak lortzeko. Dena den, aurten ere laneginda dirua atera dugu: kamisetak atera genituen, txosna jarri,Urretxu eta Zumarragako Udalek laguntza eman digute, Gutik Sport-ekmaterialean deskontua egin zigun…".
Guatemala
Gorka Oruesagastik eta Xabier UrmenetakGuatemalan hiru aste eman dituzte beste bost lagunekin batera.Guatemalan izandako ezagunekin hitz egin zuten eta, beraiekesandakoan oinarriturik, bidaia antolatu zuten. Bidaia bitan zatituzuten: lehenengo zatian goi-lautadetan izan ziren (indigenak bizidiren tokietan) eta, ondoren, Karibe kostaldean. Oihanak, maieneraikinek… herritarrak liluraturik utzi zituzten.
Hegazkinean motxila besterik ez zuten eraman, lagunek toki bakoitzeanostatu non har zezaketen eta zer garraio erabili adierazi baitzieten.Toki batetik bestera autobusean mugitzen ziren, Guatemalarraketa euren bizimodua ezagutzeko gogoz joan baitziren.
Gorka, Xabier eta gainontzekoei Guatemalarrenbizimodua oso gogorra iruditu zitzaien. "Orain, gainera,hauteskundeetan daude eta jada botoak erosten ari dira. Guatemalarasko hauteskundeen gertatuko denaren beldur dira, Ríos Montgeneralak aurkeztea lortu baitu. Gizon hau boterean egon zen azken 9hilabeteetan jende asko desagertu eta hil zen. Guatemala 96aarte gerran izan zen eta sekulako gauzak kontatu dizkigute. RíosMont honek indigenen kontra sekulakoak egin zituen eta orain beraienbotoak erosi behar ditu".
Beraiek han zeudela, istiluak izan omen ziren Ciudad de GuatemalanRíos Mont-ek hauteskundeetara aurkeztea lortu zuela eta."Ezagutu ditugun kooperanteek Ríos Mont-ek hauteskundeakirabazten baditu berehala alde egingo dutela diote. Inkestek botoportzentaia txikia lortuko duela diote, baina ezkerreko alderdiak ezfidatzeko esaten ari dira".
Egoera politikoak ez ezik, erlijio ohiturek ere herritarren jakinminapiztu dute. "Erlijioari garrantzia handia ematen diote. Txamalmaia bat eliza katoliko baten aurrean bere erritualak egiten ikusigenuen eta harriturik gelditu ginen. Esan zigutenez, katolikoak osoazkarrak izan ziren eta elizak maien tenpluen gainean eraikizituzten. Katolikoen eta maien zenbait irudi antzerakoak zirenez,katolikoa eta aldi berean maia den jendea dago".
Gorka eta Xabier gustura daude egindako bidaiaz. "Gureasmoa Mexiko eta Guatemala ezagutzea zen, baina hiru astebaino gehiago behar dira horretarako".
Alpeak
Jon Maroto, Iñaki Alvarez etaOier Plazaola Alpeetan izan dira. Hiru mendizalehauek 20 egun eman dituzte bertan, baina beroaren eraginez elurrarenegoera ez zen aproposa eta ezin izan dituzte nahi adina mendi igo.
Jon, Iñaki eta Oierrek janaria erosi,motxilak egin, kotxea hartu eta Chamonix-era abiatu ziren. Lehenagoere bertan izanak zirenez, bazekiten gutxi gorabehera non lo eginzezaketen. Marotok eta bere lagunek kalean lo egiteko ohituradute, nahiz eta toki batzuetan geroz eta zailagoa den. "Frantzianeta Italian kalean lo egin daiteke, baina Suitzan komeri gehiagoizaten dira. Urtero berdin joaten gara. Azken finean edozein herritantxoko pilo bat daude. Inguru hartan kanpinak garestiak dira etabertara dutxatzera soilik joaten gara".
Jon Marotoren ustez kalean lo egiteak bere grazia du,nahiz eta batzuetan bere lanak ematen dituen. "Parke bateanafaria prestatzen geundela, herriko batzuk etorri ziren joatekoesanez. Azkenean kanpin baten ondoko zelaira joan ginen".
Hiru mendizaleek igo zuten lehen mendia Dent du Giant izan zen.Ondoren, Suitzara joan ziren Eigger mendia igotzera. "Mendi hauoso berezia da, trena bere azpitik pasatzen baita. Trenak mendibarruan uzten zaitu eta tunel bat duzu aterpera joateko".Aterpean ez omen zegoen tokirik, baina jantokian lo egiten "utzi"zieten 18 euroren truke. "Gidaririk gabe joan behar ginenez, gukeramandako janaria jan behar genuenez… ez gintuzten begi onezikusten".
Eigger mendia igotzeko erraza iruditu zitzaien, beroa zela eta ezbaitzegoen ia elurrik eta soka finko asko baitzeuden. Handik jaitsiondoren, Weishorn mendia igo zuten. "Handik Chamonix-era itzuliginen. Oierrek trena hartu zuen etxera itzultzeko eta gu hirulau egun gelditu ginen han atsedena hartzen". Atseden hartuondoren, Italiara joan ziren Cervino mendia igotzeko asmoz. "Gidariakere ez ziren igotzen, glaziarra erori baita eta orain harriakerortzen ari baitira. Igotzerik ez genuela ikustean, etxe alderaabiatu ginen".
Argentina
Idoia Agirre Argentina, Brasil etaUruguain izan da Irungo lagun batekin. Abiatu aurretik bertan izanaden jendearekin hitz egin zuten eta, beraiek esandakoan oinarriturik,bidaia antolatu zuten. Toki batetik bestera autobusean joaten ziren,tokian-tokiko jendea ezagutzeko gogoz joan baitziren. Bidaia gehienakgauez egiten zituzten eta hala eguna aprobetxatzen zuten.
Buenos Airesera heldu eta berehala konturatu ziren zein handia denArgentina. "Buenos Airesetik Kordobara, ondokoprobintziara, joan ginen eta mila kilometrotik gorako bidaia izanzen".
Pixkanaka-pixkanaka Argentina iparralderantz joan ziren.Argentina iparraldean izugarri gustatu zitzaizkien hainbattoki ikusi zituzten: Salta herria, Saltatik irtenda 4.500 metrokoaltuerara igotzen den trena ("bidean sekulako kolore aldaketakikusten ziren paisaian"), Humauacako arroila, San Ignacio Mimi(jesulagunen misioen aztarnak) eta Iguazuko urjauziak, esaterako.
Argentina iparraldetik Brasil hegoaldera pasa ziren,baina herrialde honetan ez omen ziren horren gustura ibili."Argentinan jendea oso adeitsua izan zen gurekin, bainaBrasilen oso ezberdina izan zen. Beharbada, Argentinarraketa Brasildarrak ez dira oso ondo eramango eta Argentinarrakginela pentsatuko zuten".
Brasilen ikusi zuten tokirik deigarrienetakoa Canela izan zen."Alemanian geundela zirudien. Izan ere, biztanle guztiak ilehoriak eta altuak ziren. Bigarren gerrate mundialean alemaniar pilobat joan ziren bertara bizitzera eta euren kultura eta ohiturakmantendu dituzte".
Brasiletik Argentinara itzuli ziren itzulerakohegazkina hartzera, baina bidean Uruguain izan ziren. "Bertanbidaiako tokirik ederrenean izan ginen, Cabo Polonion. Arrantzaleherria zen eta, negua zenez, ez zegoen inor gehiago. Itsasoko otsoaketa lehoiak, pinguinoak, baleak… ikusi genituen lasai bainolasaiago".
Aurtengo bidaia Idoiak eta bere lagunak Hego eta Ertamerikaraegin duten hirugarrena da, batez ere hizkuntza ulertzen dutelako.Dena den, han ere gaizkiulertuak sor daitezke. "Argentinakoegoera dela eta, oso merkea da bertan oporrak ematea. Hala, mendikoarropa denda batera joan ginen. Dendariari forro polar bat eskatunion eta txunditurik gelditu zen: forro hitzak kondoia esan nahi duhan".
Zer edo zer azpimarratzekotan Argentinarrek matea hartzekoduten ohitura azpimarratuko luke. Berak ere matea hartzeko behar denguztia ekarri du. "Matearen kontua asko gustatu zait, tokibatera heldu eta eskaintzen badizute taldean onartzen zaituztela esannahi baitu".