Txistulari taldeak antolatzen duen musika jaialdiak Euskal Jaiegunak bezain tradizio handia duela esan daiteke, igande eguerdianGernikako Arbola plazan egiten zen txistulari kontzertuaren ondorenabaita. 80ko hamarkada bukaeran txistulari kontzertuak jaialdiarenantza hartu zuen, txistulariak ez ziren musikariak ere parte hartzenhasi baitziren. 1991n pasa zen txistulari kontzertua musika jaialdiaizatera: ordutik jaialdia larunbat gauean egiten da Iparragirreplazan eta bertan herriko ehundik gora musikarik eta dantzarik partehartzen dute.
Azken urteotan larunbat gaueko jaialdian musika munduan zeresana izanduten urretxuarrak gogoratzen dira. Ordutik jaialdia Ramon Esnaolari, Inazio Barriori, Jesus Segurolari,Joxe Gabilondori, Juan Jose Belaustegiri, Santi Gutierrezi, Celestino Pozuetari eta PatxiUrrestarazuri eskaini zaie. Aurtengo jaialdiak Gernikako Arbolakantaren 150. urteurrena, Joxe Olaetxearen jaiotzarenmendeurrena eta Santi Gutierrez gogoratuko ditu. Horidela eta, musikariek, besteak beste, Joxe Olaetxeakkonposatutako lau pieza, Santi Gutierrezi eskainitakolau kanta eta Gernikako Arbola joko dituzte.
Joxe Olaetxea
Joxe Olaetxea Zumarragan jaio zen 1903ko irailean,Ipintzako etxean. Solfeoa bere osaba Andresekin ikasi ostean, AbertoGaraizabalekin pianoa eta organoa jotzen ikasi zuen. 1935eanUrretxuko organujole izatera pasa zen eta lan horretan 50 urtetikgora eman zituen. Urretxuko parrokian organua jotzeaz gain, aisialdielkarte ezberdinetako eta 36ko gerra aurretik Urretxun sortu zenantzerki eta zarzuela taldeko pianojolea izan zen.
Joxe Olaetxeak bere bizitzaren zati handia Urretxukoparrokiako organujole lanetan eman zuen, bere aurretik JeronimoNavarrok eta Toribio Navarrok egin zuten moduan. Joxekutzitako lekukoa Agurtzane Albisuak hartu zuen, zeinek Joxekkonposatutako “Santa Lucía” pieza joko duenlarunbateko jaialdian.
Izan ere, organua jotzeaz gain, Joxek abesti asko konposatuzituen; batez ere txistuarekin jotzeko kantak eta kanta erlijiosoak.Larunbateko jaialdian, Goiargik “Popule Meus” kantaerlijiosoa kantatuko du eta txistulariek “Urrechua” eta”Irimoko saltok” joko dituzte.
Santi Gutiérrez
Urretxun ondare bikaina utzi duen musikaririk bada, hori aurtenjoan zaigun Santi Gutierrez txistularia da. Berrehundikgora dira Santirekin txistua jotzen ikasi duten urretxuarraketa milaka lan honi esker sortu zen txistulari bandak eskaini dituenpasakalle eta kontzertuak.
Santi Gutierrez Kantabriako San Pedro del Romeralherrian jaio zen, baina sei urte zituela Urretxura etorri zenbizitzera bere amarekin eta lau anai-arrebekin. Santi mendizale sutsua zen eta, garai hartako mendi irteeretan txistuajotzeko ohitura zegoenez, Joxe Perez lagunarekin bateratxistua jotzen ikastea erabaki zuen. Horretarako astean behinOrmaiztegira joaten hasi ziren, Paxkual Larrañagarengana.
Santi eta Joxek mendian jotzeko asmoa soilik zuten,baina irakasteari ekin behar izan zioten. Herrian dantza talde batsortzeko asmoa zegoen eta herriko txistulariei dantza talde honetakotxistulariak izatea eskaini zieten. Txistulariek ezezkoa eman zuten,baina Santi eta Joxe astegunetan gazte talde batitxistua jotzen irakasteko prest agertu ziren. Hala, asteburuanmendira joaten jarraitu zezaketen. Ramon Esnaolak erebeste gazte talde bati txistua jotzen irakatsi zien. Handik gutxira,bi talde hauek elkartu eta Urretxuko txistulari taldea sortu zen.
Taldearen lehen agerraldia 1960ko Euskal Jai egunean izan zen.Osterantzean, Euskal Herri osoan eta Euskal Herritik kanpo ere jozuten arrakasta handiz. Markinan, esaterako, frontoian bildutakojendea zutik jartzea lortu zuten.
Santik urte luzeetan jarraitu zuen hutsaren truke Urretxukogazteei solfeoa eta txistua jotzen irakasten, txistua etairakaskuntza izugarri maite baitzituen. Txistulari taldeak, Santikhainbeste maite zuen bere bigarren familiak, lau pieza eskainikodizkio larunbateko jaialdian: Isidro Ansorenaren “Lehengo etaoraingo”, Ander Letamendiak eta Lander Zurdok 97an egin zitzaionomenaldirako konposatu zituzten “Shanti” eta “Xanti”eta Pablo Sorozabalen “Gernika” hileta-martxa.