Eta Poloniatik, nire herriari begirada lasaia bota diot1.800 bat kilometroko distantzia zuzenetik. Eta begiak minduz sohonetan gure Euskal Herrian “normal”-tzat hartzen dugun honakoegoerara iritsi garela ohartu naiz:
-Azkeneko 25 urteotan jaso, salatu (baita frogatu ere) direnatxiloketen ondorengo —benerako demokrazian onartu beharko ezliratekeen— torturak eta tratu txarrak, Amnesty International-ekbehin eta berriz salatuak hileroko notiziak dira.
-Euskal preso politikoen eskubideen urraketa —eta preso politikoakdiot, ez baitzaie aplikatzen besteei aplikatzen zaizkien EspetxeKodeak onartzen dituen eskubideak— oso larria da: Euskal Herritikkanpo euskal presoen sakabanaketa, presoen senideen bisitek sortzendituzten gastuak eta auto-istripuetan izandako hildakoak, kondenaren3/4 beterik duten presoen kartzela-luzapena, kartzelan izandakotxapeoak, kolpeak, gose-grebak… gaixotasun kronikoengatik kartzelandirauten euskal presoak —adibide gisa Bautista Barandallaren kasulazgarria ez dut ahaztu nahi, hesteetako gaixotasun kronikoa izanikkartzelan dago. Eta baita prebentzioz eta oinarri sendorik gabekartzelaratutako presoak, Miren Josu Aranburu edo Joseba Garmendiaherritarrak barruan diraute.
-Batasunaren ilegalizaioak Ezker Abertzaleko sektore handi batenerrepresentazioa ukaturik utzi du. Honen guztiaren helburua EuskoJaurlaritzako alderdien banaketa aldatzea da. Nor izango ote hurrengoLehendakaria?
-Madrilgo sistemarekin bat ez doazen egunkariak ixten ari dira…indarrez —Egin eta Egunkariarekin gertatu zen bezala— edo etaoraingoan samurki eginez —Gararekin egin nahi duten bezala—…adierazpen askatasunaren eskubidea urraturik dago.
-Abertzale kutsu duen artista orori ere boikota ezartzen ari zaio:Takolo, Pirritx eta Porrotx, Su ta Gar, La Polla Records edo berrikiboikotatuen klubean sartu den Fermin Muguruza adibide ditugu.
-Nafarroan, euskaldunek euskara erabil dezaten oinarrizko eskubideenmurrizketa… Lingua Navarrorum hura ez omen da nafarrena. Eraberean, Frantziako Tourrean euskararen erabilerak izandako kontrola,Ikastolek jasandako irainak…
-Madrildik egunero jasaten ari garen eraso mediatikoa. Lotsaaspaldian galdu zuten, nahikoa da Javier Vizcainoren “El CociditoMadrileño” liburuak irakurtzea, noraino iritsi garenerakusten baitu.
-Geroz eta lausotuago dagoen botere betearazlearen, legegilearen etajudizialaren arteko distantziak eta irailaren 11ren geroztik, indartuden abertzale den ororen kriminalizazioa. ETA omen da guztiarenerrudun eta denok etakideak omen gara.
Baina baita ere:
-ETA erakunde armatuak atentatuekin bonba-autoz edo tiroz hildakopoliziak, politikariak, kazetariak, epaileak, funtzionarioak…,bahitutako enpresariak … Indarra ez da bidea, eta horren frogaLizarra-Garazi akordioaren garaian euskaldunok herri honen alde egingenezakeen guztia agerian geratu zena da.
-Gorpuzainez zaindutako politikari eta kazetariak, epaileak,artistak, enpresariak…
-Kale-borrokak sortutako atentatuak, egunotan azkena ErrenteriakoHerriko Etxeak jasandakoa…
Aurreko arrazoi guztiak gogorturiko arazo politiko sakonbaten isla baino ez dira, eta bestelakorik esaten duena gezurretanari da. Eta arazo politikori konponketa politikoa ezarri behar zaio.Eta gure politikariek arazo honi irtenbiderik asmatu barik diraute.Noiz konponduko dugu etxean dugun gatazka?
Euskaldunok ez gaituzte jada ezagutzen Europan Pirinioenbi aldeetan kantatzen eta dantzatzen duen herri bezala, XII. mendeanAymeric Picaud-ek Codex Calixtinus-en idatzi zuen moduan. Espainiademokrazia osoa omen da Europan eta gauzak dauden moduan ezin duguasko espero atzerritik. Euskaldunok eboluzionatu behar dugu,Lizarra-Garazi akordioaren garaian egin genuen moduan. ETAk su-etenaekarri behar du. Ibarretxeren planak termometroa neurtzeko erremintabat izan daiteke etorkizunean, baina soluzioa ekarriko al digu?Denborak esango du.
Euskal Herriko pertsona guztiak elkarrekin bizi behardugu. Pertsona guztiak, ideia guztiak Elkarri-k esan bezala, hemen ezdago inor sobera. Elkarrizketa da arazo politiko honekin amaitzekobide bakarra, burujabetasunaren bitartez erabaki behar du herri honekjarraitu nahi duen bidea.
Z Polski z uczuciem, Poloniatik maitasunez… maitasunafalta zaigu gure herrian… ez dakigula falta behintzat etorkizunean.Berau lortzea denon esku dago.
Jonmikel Intsausti