Beti izan zait atsegin eztiago txorien elkar-izketa bañoaur-ezpañetako euskera. Iturri emeak basoan uda gorrianeguerdi ondoko geldian, arratsalde asiberriaren kixkalpean eztuneretzat ots emeagorik.
Orrengatik, ba, Euskalerritik banabil ibilli, ta umerik ikusijolasean, urbiltzen naiz aguro, aien mintzoa atzi-bearraz. Amaikaatsekabe, amaika min ere arturik nago, oitura ori dedala bide!
Ta ez makalena egun artakoa… Nexka-mutiko xorta ura erderaz aribai-tzan, bere jardunean euskel-ots apurtxoenik naastu gabe.
Esan nion ordea, nere buruari: erdeldun batzun umeak ditu auek, iñolaere, Zumarraga batean ezin bestela.
Uste ontan jarraitu natzaio bideari, gero ta zutagobelarria.
Ordu beteren buruan banekian ondo berri mingarri bat: Zumarragakoaurrik geienak, nik jolasean aurkitutako guztiak beñepein,erdeldunen umeak ziruditela alegia.
Negargarria eta arrigarri! Gaurdaño etsirik bageunden uriaundietan, Donosti batean, Irun batean, Tolosa batean, gipuzkoarrenmintzo gozoa galtzen zijoala, guraso arroak nunbait zakarregi-tzatjota, bere aurren ezpaintxo minberak larrutuko dituan beldurrakedo… Ez genekian, ez nik beintzat, Gipuzkoaren biotzean, Gipuzkoakoalderdi jorienaren erdian, erri ez aundi batek, Zumarraga batek,beste aiek bezin ostikopetua zuanik euskera…
Ez nuan, noski, izan egun ura, nere biziko gozoena.
Zumarraga'ko aurren gurasuok: nerekin adiskide-arteko berriketatxobat egiñez, zatozte…
Aitzin aitziñean, gure ondotik erriak igaroten ziran, berenerdera-otsa gure belarrietaraño zabaldurik… Beste erriekazpiratzen zituzten, odoletan eskuak busti, beren izen aunditzekoazmunduko bazterrak bete, eta gero… il: eta berekin, bere izkerak.
Euskalerrian ordea, euskera ordurako aspaldikoa zan, eder ederra zan,oso osoa zan, eta etzuan iltzeko asmorik…
Etorri zan mundura aintziñako erririk aundiena, gañontzekoguztien menderatzalle: Erroma. Erroma arroak ere bazuan bere erderalandua ta ederra: latiña. Urteak joan, urteak etorri, Erromagaldu zan, eta galdu zan latiña… Euskalerrian ordea, euskaraordurako aspaldikoa zan, eder ederra zan, oso osoa zan, eta etzuaniltzeko asmorik…
Latiñaren ondarretatik asi ziran sortzen zenbait izkera berrigaur arrotasunaz beterik ludiaren muturreraño beren izenadaramakiten zenbait erdera: castillanoa, prantzesa, italianoa…
Euskerari bost ajola! Aspaldi aspaldikoa baitzan, oso-osoa baitzan,gaurko mintzo aipatu oiek ume jaioberri baldarrak baizik etziranean.
Urteak joan, urteak etorri, gaurko egunera gatoz, ta,…? Euskeraerdi galdurik daukagu Euskalerrian..!
Ene! Zer gerta ete! Beste erri zitalen bat sartu zaio indarrez taodoletan ito ditu euskaldunak, azpiratu ditu, xautu ditu!
Ez enetxoak! orixe baño gutxixeago gertatu da. Iñorezta emen indarrean sartu, iñork ez gaitu jan, zapaldu,ezerezin… Soil-soillik, euskaldunok gure odolaz lotsa izan gara, tageren aurrei euskaldun-antza lapurtzea erabaki degu
Euskera izan da, milla ta millaka urteetan, gure izena ta gure izana,gure jolasetako laguna; gure maitetasunaren adierazbidea, guregogoarentzako esnea, gure gurasoengandiko ots eztia… Euskera zangaurdaño, gure antzin-antziñeko asabaekin lotzenginduzan katea…
Baña guk, milla ta millaka urte oien buruan, lokarri done origeronek austea erabaki degu; gu ta gure aurtxoen bitartean eten, gureodolekoak iduri eztezaten… Erru lotsagarri ori gere gain artzeaz ezgera lots, ez gera beldur!
Baña txarki diot. Asi gera lots eta beldur izaten… Zuekbehintzat, Zumarragako gurasoek, Euskal-Egunari begira ekin diozutezeuen umeei euskera berriro irakasten.
Eztedilla ori egun bateko garra izan: euskaldundu zazute, zuen errimaitagarri ori. Ori gora-bera, zuen umeak jakin ditzakete, gero, bearbeste erdera… Baña, len-lenik, biotzak samur dituen artean,itsatsi zaiezute bertan beren odol eta mintzoaganako maitetasungoria…
Argia (1928ko irailak 30)