Igandean, 11:00etan, herri meza izangoda. Ondoren, aurtengo jaietako ekitaldi nagusia izango da: JeronimoIturbe “Agiñeta” aizkolariaren omenez egindakoeskulturaren inaugurazioa. Jeronimo Iturbe “Agiñeta”Martiamuno baserrian jaio zen 1900ean eta 1985ean hil zen. 36ko gerraaurreko urteetan Euskal Herriko aizkolari onena izan zen.”Agiñeta”-ren omenezko eskultura Alfa Arte enpresakegin du Oleta elkartearen ekimenez eta Zumarragako Udalarendirulaguntzaz. Eskultura inauguratu ondoren, Agiñako jaiekinjarraituz, Sebastian Lizaso eta Andoni Egaña bertsolariek etaElustondo Anaiak trikitilariek girotutako herri kirol saioa izangoda. 14:30ean herri bazkariaren ordua helduko da. Arratsaldeanbertsolarien saioa eta erromeria izango dira.
Asteartean, azaroaren 11n, Agiñakobizilagunek eta bertara hurbiltzen diren guztiek San Martin Egunaospatuko dute. 12:00etan bertan hildakoen aldeko herri meza izangoda. Ondoren bertako jubilatuek txikiteoa eta bazkaria izango dute,Lutxurdio trikitilariak alaituta. Bukatzeko, 20:30etik aurrera,buzkantza eta ardi egosi dastaketa eta erromeria izango dira. Ondopasa San Martin jaiak!