Eraldatzen elkartea Urretxu eta Zumarragako emakume batzueksortu dute aurtengo urte hasieran. Elkartearen helburu nagusiagizonezko eta emakumezkoen aukera berdintasuna bultzatzea da.Horretarako ezinbestekotzat jotzen dute gure udaletan berdintasunplanak erredaktatzea, onartzea eta aurrera ateratzeko baliabideguztiak eskaintzea.
Antolatutako ekitaldiez, orain arte betetako ibilbideaz etaetorkizunean eman behar dituzten pausoez hitz egiteko elkartekokideak diren Arantxa Corralesekin eta Ana Belen Peredarekinhitz egiten izan gara. Eraldatzenek antolatutako lehenekitaldi irekia, azaroaren 8rako, berdintasuna lortzeko eskualdekoforua da. "Foru honek bi zati izango ditu: goizeanasoziazionismoaren egoeraz hausnartuko dugu eta arratsaldeanemakumearen egoeraz. Azterketa bata zein bestea eskualde mailakoakizango dira. Bertan orain arte abian jarri ez diren konponbideakmahaigaineratzea gustatuko litzaiguke. Forua 9:00etan hasi eta19:00etan bukatuko da, baina jendeak sartzeko eta irteteko askatasunaizango du".
Bigarren ekitaldia, azaroaren 19rako, tratu txarrak eta gehiegikeriakantzeman eta aurrikusteko tailerra da. 17:00etatik 20:00etarabitartean izango den tailer hau Yolanda Cervero psikologoak eta NildaGorvein Eraldatzeneko lehendakariak zuzenduko dute. "Tratutxarrak eta gehiegikeriak toki eta gizarte maila guztietan ematendira. Hemen bertan gehiegikeria kasuak daude eta Zumarragan tratutxar larrien kasu bat dago. Kasu honekin zer egin zitekeen jakitekogurekin harremanetan jarri ziren eta guk alkateari horren berri emangenion. Oraingoz ez da gehiegi egin arazo hori konpontzeko, baina gukezin dugu gizarte laguntzaile lana bete".
Eraldatzenekoek oraingoz antolatu duten hirugarren eta azkensaioa Nilda Gorveinek eskainiko duen adin ertaineko etahirugarren adineko emakumeen eskubideei buruzko ikastaroa da.Ikastaro hau urtarrilaren 14an, 21ean eta 28an izango da, 17:00etatik20:00etara. Ana Belen eta Arantxaren hitzetan, "gerozeta hirugarren adineko jende gehiago dago. Hauen artean emakumezkoekegoera bereziki larria bizi dute, alargun gelditu eta pobrezian bizidiren asko baitaude. Nilda abokatua da eta zein eskubidedituzten azalduko du".
Eraldatzenek antolatutako ekitaldiak Zumarragako GizarteZerbitzuetako balio anitzeko aretoan izango dira (Euskadi enparantza,6an) eta beraietan gai hauen inguruan interesa duen orok parte hartuahal izango du. Saio hauetan izena emateko 630 611 181 telefonoradeitu edo eraldatzen@ozu.eshelbide elektronikora mezua bidali behar da. Partehartzaile guztiekasistentzia agiriak jasoko dituzte.
Ekitaldi hauek guztiak Zumarragako Udalaren laguntzaz antolatudituzte, baina Urretxuko eta Legazpiko Udalekin ere lan egiteko asmoadute. "Bi esparrutan lan egiten ari gara, kale mailan etaudaletxe mailan. Udalbatzak osatu berriak dira eta lehen bilerakizaten ari gara. Beraien konpromezua eta partaidetza nahi dugu.Udalak herritarrengandik oso gertu daude eta herritarrentzat ereduizatea nahi genuke. Baina hemengo udal askotan ez daude oraindikberdintasun eragileak eta baldin badaude ez daude behar adinasentsibilizatuak eta prestatuak. Horrela oso zaila da emakumeakudaletara laguntza bila joatea. Hutsune hauek direla eta sortzen diraelkarteak, udalei euren betebeharrean bultzatzeko eta laguntzeko.Gure helburu nagusia berdintasun planak bultzatzea da. Zumarraganberdintasun plana erredaktatu zen, baina azkenean ez zen onartu.Arrasaten, esaterako, hirugarren berdintasun plana aurrera ateratzenari dira jada. Hemen, ordea, ez dago interes handirik".
Herritarrok ere oso gutxi egin dugu orain arte emakumeen eskubideenalde. Eraldatzen elkarteko bultzatzaileetako batzuk honabizitzera etorritakoak izatea oso esanguratsua da: Ana BelenPereda bilbotarra da, Nilda Gorvein argentinarra etaArantxa Corrales, berriz, urteetan kanpoan bizi izan denzumarragarra. "Hona heldu nintzenean gai honen inguruan zer edozer egin nahi nuen eta talderik ez zegoela ikusi nuen. Mairi taldeaklan handia egin du eta emakumeak etxetik ateratzea lortu du, bainaberaien helburuak gureen guztiz ezberdinak dira", dio AnaBelenek.
Talde sortu berria izanik, orain arte, ezagutzera ematen izan dutelanik handiena. "Jendeari egin nahi duguna ulertaraztea dazailena. Lagun bati Eraldatzeneko kidea nintzela esan nionean(Ana Belen), feminista naizelako mutil laguna nitazkokoteraino izango dela esan zidan. Feministak gara, emakumeeneskubideak defendatzen baititugu, baina gizonezkoen partaidetzarekindefendatu nahi ditugu eskubide hauek".
Lehen hilabete hauetan, elkartea ezagutzera emateaz gain, bazkideaklortzen saiatu dira. "Emakume askorekin hitz egiten ari gara,baina Mairi bezalako elkarteetan lan egitea errazagoa da. Dena den,gure asmoa ez da milaka bazkide izatea baizik eta bazkide izangodirenen lanerako konpromezua lortzea. Arazoak edo jakinmina dutenemakumeentzat erreferentea izan nahi dugu".
Bazkideez gain, gizarte eragileek eta elkarteek ere proiektuan partehartzea nahi dute. "Beste helburu bat eskualde mailako lan sareasortzea da. Ekainean hitzaldi bat izan genuen eskualdeko elkarteekineta jende dezente etorri zen. Orain arte elkarte gehienok gure kabuzlan egiten genuen, baina orain elkarlana bultzatuko duen koordinadorasortzeko ahaleginak egiten ari gara. Lortzen badugu oso garrantzitsuaizango da elkarte guztiontzat presio, partaidetza… aldetik. Baina,gauza hauek ez dira egun batetik bestera egiten, are gutxiagopartehartze kultura handia ez dagoen eskualde honetan".